Berria

Zibersegurtasuna turismoaren ekosisteman

2024ko urtarrilaren 29a
Ciberseguridad sector turístico

"Zibersegurtasunean lan egiten dugu ingurune digital seguru eta optimoa izateko"

Aro digitalaren erronka: zibersegurtasuna benetan aplikatzea turismoaren sektorean

Zibersegurtasuna benetan aplikatzea ezinbesteko bihurtu zaio turismoaren sektoreari aro digitalean. Industriak bidaiariaren esperientzia hobetzeko teknologia erabili ahala, prest egon behar du ziberespazioan sortzen ari diren erronkei aurre egiteko, eta hala turisten segurtasuna eta konfiantza bermatzeko mundu osoan.

Turismoaren sektoreak erronka handi bati egin behar dio aurre: zibersegurtasuna benetan aplikatzea. Turismo-zerbitzuak gero eta digitalizatuago daudenez (onlineko erreserbak, esperientzia pertsonalizatuak…), turismoaren industria erakargarri bihurtu da ziberdelitugileentzat.

Eraso zibernetikoak turismo-enpresetan

Azken hilabeteetan, turismo-enpresen kontrako eraso zibernetikoak nabarmen ugaritu dira, eta hotel-kate handiei, tokiko operadore txikiei… eragin diete. Eraso horiek, bidaiarien datuen pribatutasuna mehatxatu ez ezik, eragin zuzena izan dezakete helmuga turistikoen erreputazioan.

Zibersegurtasunaren arloko adituek ohartarazten diete turismo-enpresei segurtasun digitaleko neurriak indartu behar dituztela; mehatxuak detektatzeko sistema aurreratuak ezartzetik hasi eta langileak segurtasun zibernetikoko praktiketan etengabe trebatzeraino. Estrategia integral bat behar da informazio sentikorra babesteko.

Horretaz gain, turismo-agintariei eta tokiko gobernuei eskatzen ari zaizkie rol aktiboagoa har dezatela beren helmugak babesteko. Horren barruan sartzen da zibersegurtasuneko adituekin lankidetzan aritzea, arau espezifikoak sortzea eta industria osoan segurtasun digitaleko estandarrak sustatzea.

Ingurune digital seguru eta optimoa FITURen

TECNALIAk turismoaren sektorearen beharrei berariaz egokitutako zibersegurtasuneko soluzioak garatzen ditu: segurtasuna eta pribatutasuna, bloke-kateak eta erregistro banatuko teknologiak (DLT), mehatxuak eta anomaliak detektatzea, kriptografia eta datuaren subiranotasuna, ziurtapena eta adostasuna…

Turismoaren sektorean zibersegurtasunak duen garrantziaz kontzientziatzeko ahaleginean, El desafío de la era digital: la aplicación real de la ciberseguridad (Aro digitaleko erronka: zibersegurtasuna benetan aplikatzea) debatea antolatu da FITURen barruan, Instituto Tecnológico Hotelero (ITH) erakundeak antolatuta.

Turismoaren segmentuko arduradun Jesús Herrero gure lankideak eta zenbait entitatek eta erakundek azalduko dute zer erronkari egin behar dieten aurre entitateek, eta nola landu beharko litzatekeen zibersegurtasuna ingurune digital seguru eta optimo bat izateko.