EQUIMETRIX, pazienteen oreka ebaluatzeko eta hura kuantitatiboki eta funtzionalki entrenatzeko teknologia
Zientzia Astea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du. Hau da topaketa horren helburua: zenbait alorretako ikerketa eta garapenaren berri ematea herritarrei, eta garapen horietan diharduten ikertzaileekin jardutea.
Gure azken asmakizun teknologikoetako bat, EQUIMETRIX, ezagutzera eman dute EHUko zenbait ikaslek. Hau da EQUIMETRIXen funtzioa: zenbait arrazoi direla medio oreka mugatua duten pertsonen erorketa-kopurua gutxitzea, eta haiei segurtasun handiagoa eskaintzea eguneroko eginkizunetarako.
