Enpresa

    INTELLIALERT Technologies: larrialdietako arriskua kudeatzeko adimen artifiziala

    intellialert imagen de cabecera con ordenador y tablet mostrando el software

    ZER SOLUZIO ESKAINTZEN DU INTELLIALERT TECHNOLOGIESEK?

    Intellialert Technologiesek larrialdietako arriskua kudeatzeko soluzio digital bat eskaintzen du.

    Aukera ematen du aurrerapen nahikoz (8-24 ordu) prebenitzeko muturreko gertaerei lotutako arriskua, hala, behar diren prebentzio-baliabideak mobilizatu ahalko dira kalte materialak eta pertsonalak saihesteko. Europako erreferentea izan nahi du larrialdi meteorologikoen prebentzioan.

    INTELLIALERT TECHNOLOGIESEN PRODUKTUA

    Intellialert Technologiesek produktu hau dauka:

    FAST (Fast Flood Advisor): Uholdeak iragartzeko inteligentzia artifizialeko plataforma bat da. IntelliAlert Technologiesek garatu du, Team Engineering Consulting Groupekin eta TECNALIArekin elkarlanean. Tresna honek sentsoreen sare aurreratu bat eta datuak aztertzeko algoritmoak erabiltzen ditu egoera atmosferikoa denbora errealean monitorizatzeko eta hondamendi naturalei aurrea hartzeko.

    FAST erabiliz, udalek, azpiegituren kudeatzaileek eta industriek prebentziorako erabakiak har ditzakete; arriskuak murriztu ditzakete eta kalteak minimizatu, eta, hala, komunitateen erresilientzia indartu dezakete uholdeen eta beste fenomeno natural batzuen aurrean.

    merkatu potentziala

    Sektore publikoa: Udalak, azpiegituren kudeatzaileak eta konfederazio hidrografikoak.
    Sektore pribatua: Azpiegituren kudeatzaileak, industria eta aseguru-etxeak.

    Balizko bezeroentzako informazioa

    IntelliAlert-technologies-tecnalia

    Eratze-data: 2023
    Fasea: Garapen teknologikoa / Merkaturatzea
    Enplegatu-kopurua: 2
    Bulegoak: Bilbo, Bizkaia – ES
    Finantzaketa-txandak: 1
    Koinbertitzaileak: TEAM Ingeniería eta TECNALIA
    Webgunea: https://intellialert.es/