NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAren Eraikuntzaren Unitateak arrakastaz ospatu du "Beira barne-arkitekturan" jardunaldia

2010.08.16

Beiraren arloko zenbait aditu, besteak beste Octavio Mestre eta Antonio Cayuelas arkitektoak, TECNALIAren Azpeitiko egoitzan bildu ziren, barne-arkitekturarako beiraren arloan egin diren azken aurrerapenei buruz hitz egiteko.

Beira barne-arkitekturan jardunaldia

Arkitektoek beira erabiltzen dute adierazpen plastikoko aukera asko ematen dituen materialtzat, nahiz irtenbide funtzionaletarako materialtzat, bai argiztapen naturalari dagokionez, bai ikusizko pertzepzioen eta komunikazioaren alderdiei dagokienez. Baina aditu teknikoenek beste arrazoi batzuengatik eskatzen dute erabiltzeko. Arrazoi bat da eraikuntza modernoaren estatusa ematen duela; beste baten oinarria da material hori erabiltzeak dakartzan etekin ekonomikoak, material iraunkorra, unibertsala, nahiko merkea eta mantentze-lan gutxi eskatzen dituena baita.

Enpresariek pentsatu zuten azalera handiak banatzeko beirazko panelak erabiltzea. Hala, langileak ikusmenaren bidez kontrola ditzakete, eraginkortasuna handiagoa da, espazio zabalen balioak mantendu eta arazo akustikoak konpontzen dira, eta barnera sartzen da kanpo-paisaia, edo alderantziz, dendetan gertatzen den moduan, kanpora ateratzen da produktuekin. Horregatik hitz egin dezakegu beirak arkitekturako ikusizko fenomenoetan duen eraginari buruz, TECNALIAren Eraikuntzaren Unitateko Azpeitiko egoitzako zuzendari Angel Lanchasek jardunaldiaren inaugurazian adierazi zuen moduan.

GUARDIAN GLASSeko José Luis Fernández arduratu zen saioa irekitzeaz "Beira eta haren aplikazioa trenkada banatzaileetan" hitzaldiarekin. Hau adierazi zuen: "beira ezinbesteko material bihurtu da eraikuntza berrietan, baina hainbat mende geroago, oraindik ere ezezagunak zaizkigu haren hainbat alderdi".

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: