Interakzio areagotua teknologia berriak benetan eta modu jasangarrian erabiltzeko katalizatzailea da; teknologia horien artean automatizazio aurreratua aipa dezakegu, eta, haren adibide gisa, giza itxurako robotika.
Tradizionalki, eztabaida-iturri izan da robotak industria-instalazioetan txertatzea. Izan ere, programazio konplexua eskatzen dute, prestakuntza espezializatuaren beharra dute eta komunikazio-hesi bat dago langilearen eta makinaren artean.
Interakzio areagotuak puntu kritiko horiek konpontzen ditu. Errealitate areagotuaren, ahotsaren, keinuen eta halako interfaze intuitiboen bidez, langileen eta roboten arteko interakzioa naturala izan daiteke, programazio-lengoaia konplexuen beharrik gabe.
Horrek automatizazio aurreratuaren hedapena azkartzeaz gain, gizakien eta makinen arteko benetako lankidetza sustatzen du, halako moldez non teknologia langilearen erritmora, hizkuntzara eta beharretara egokitzen baita.
Emaitza: industria malguagoa, seguruagoa eta lehiakorragoa, non robotika ezartzea ez baita erronka bat, giza lanaren bilakaera natural bat baizik.