3D automatizazioako soluzioak garatzen ditugu, AECO eremuko softwareetan lan-fluxu errepikakorrak edo konplexuak optimizatzeko eta automatizatzeko

Tecnalian uste osoa dugu eraldaketa digitalak eta teknologiak eraldatu egingo dituztela arkitekturaren, ingeniaritzaren, eraikuntzaren eta operazioen industrian (AECO) erabiltzen diren ohiko prozesuak.
Etorkizun hobe horretarako laguntzeko, Tecnalian honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
Grasshopper-en edo Dynamo-n oinarritutako asmo anitzeko scripten garapena. Datu-iturrien interoperabilitatea, geometria konplexuak, Design for Manufacturing & Assembly, simulazioak, etab.
AAn oinarritutako optimizazio-/optioneering-aplikazioak garatzea. Barne-banaketa optimizatuak, eraikuntza-sekzioetako materialaren murrizketa, instalazio-ibilbideen optimizazioa, sabai aizunen / patiotxo elektrikoen okupazioaren optmizazioa…
Prozesuak automatizatzeko aplikazioak garatzea. Revit, Navisworks, AutoCAD, Rhino, etab.
3D soluzioak garatzea hodeian edo lokalean, aktibo baten gaineko aukerak konfiguratzeko. Beste sistema edo datu-base batzuekin konektagarria
Aktibo erreal baten (makina, prozesua…) irudikapen birtuala, denbora errealean jasotako datuen bidez aktibo horrekin konektatua; datu horiek negozioaren errendimenduari sostengua ematen diote eta hura optimizatzen dute.