Laborategi-zerbitzua

3Dko ikuskapena

Inspección 3D

3Dko ikuskapen osoko zerbitzuak ematen ditugu; horretarako, neurketa industrialeko eta 3Dko modelaketako oso doitasun handiko teknologiak erabiltzen ditugu, hala nola argi zuri egituratutako eskanerra.

Elementu bat laser bidez eskaneatu ondoren, atzeranzko ingeniaritza aplika dakioke puntu-hodeiari, elementu horren CAD irudikapen bat emateko mm-tik beherako doitasunarekin. 3Dko eredu hori diseinuko ereduarekin alderatu daiteke, eta fabrikazio-akatsik, higadurarik, urradurarik edo azaleko beste kalterik ba ote duen egiaztatu. Ponpa-multzo handietatik balbula, hodi edo brida txikietara, osagaiak perdoi eta forma egokiekin egiten direla bermatzen lagundu dezakegu. Landako lantaldeek presio handia jasaten dute ikuskapena ahalik eta lasterrena osatzeko, hondeaketa-lana ahalik eta azkarrena bete ahal izateko eta hodia ahal bezain laster martxan jartzeko berriz. Oso garrantzitsua da gainazalak ikuskatzeko tresna fidagarriak, efizienteak eta erabilerrazak erabiltzea. Azken belaunaldiko teknologia eramangarriak erabiltzen ditugu hodiaren kanpoko egoera ebaluatzeko, eta horrek erabaki-hartzea errazten duten emaitza azkar, bisual, argi eta guztiz ulergarriak ematen ditu.

Nori zuzendua

  • Instalazioetako operadoreak.
  • Instalazioen jabeak.
  • Ingeniaritzak.
Catálogo de servicios tecnológicos en edificación y obra civil

Eraikuntzako eta obra zibileko zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo de escáner 3D para evaluación de tuberías

Hodiak ebaluatzeko 3Dko eskanerren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa