Prozesu siderurgikoen modelatze fisikoa tresna baliagarri bat da, eta asko erabiltzen da egindako jarduerak diagnostikatu, optimizatu eta kontrolatzeko, eta teknologia berriak sortu eta garatzeko. Altzairu likidoaren ikus-opakutasunak eta erreaktore siderurgikoen tenperatuta altuak eta tamaina handiak eragotzi egiten dute instalazioetan saiakuntzak egitea. Horregatik, eredu fisikoak eta/edo matematikoak erabiltzen dituzte prozesu-ingeniariek. Altzairuaren fabrikazio-prozesuaren irudikapen kuantitatiboa oso lagungarria da prozesuko portaerak ulertu eta diagnostikatzeko. Hala, etekinak maximizatuko dituen edo ekoizpen-kostua minimizatuko duen optimizazio baterako oinarriak izango ditugu. Zerbitzu horren bitartez, zalien, azpilen, moldeen eta lingote-ontzien eskala txikiko ereduak sortzen ditugu. Hala, prozesuko parametroen eta konfigurazioaren eraginak azter daitezke. Parametroak dira, adibidez, isurketa-abiadura, xaflaren/totxoaren/biribilaren dimentsioak, tapoi porotsuaren posizioa eta agitazioaren emaria; konfigurazioak dira, adibidez, arranpen aurkako plakak, gida-hormak, iragazkiak, inpaktu-kaxak, tapoi porotsua, elikatze-hodia, etab.
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.