Segurtasun elektrikoaren eta bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntza akreditatuak egiten dizkiegu produktu elektronikoei, araudiak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak sektore elektrikora, elektronikora eta telekomunikazioen sektorera bideratuak daude, nagusiki.
Eskakizun horiek ekipamenduen diseinutik bertatik ziurtatu behar dira, eta, beraz, fabrikatzaileei produktu baten diseinuaren lehenengo faseetatik laguntzeko ahalmena eta behar diren tresnak ditugu.
Erakunde jakinarazia da TECNALIA, EMC direktibari dagokionez.
Gainera, Faradayren kaiolak ditugu, segurtasun-saiakuntzak egiteko.

Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)

Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.