EN 14225-1 arauaren arabera urpekaritzako jantzi hezeei CE marka jartzeko saiakuntza guztiak egin ahal izango dituzun Europako laborategi bakarra gara. Saiakuntza hori egiteak eragina izango du zure produktuen kalitatean eta segurtasunean.

Materialen Ingeniaritzako gure laborategiak aholkularitza teknikora bideratuta daude. Haietan, materialen azterketa aurreratuak, analisiak eta balorazioak egiten ditugu. 60 urte baino gehiagoko eskarmentuak eta ezagutzak balio izan digu gure bezeroei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko, haien arazoetatik hurbil egoteko eta konponbideak eskaintzeko. Talentua kudeatzea eta langile kualifikatuak izatea funtsezkoa da emaitza onak lortzeko.
Akreditazio hori duen Europako laborategi bakarra izateak aukera ematen digu urpekaritzako eta gainazaleko jantzi hezeen adostasuna ebaluatzeko, gure bezeroentzat segurtasun eta konfiantza osoz. Saiakuntza horiek guztiak ENAC/ILACek (Akreditazio Erakundeentzako Nazioarteko Erakundea) egiaztatu ditu ISO 17025 arauaren bidez.
Europar Batasunean (EB) merkaturatzen diren urpekaritzako eta gainazaleko (surferako) jantzi hezeek CE marka izan behar dute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/425 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera; izan ere, produktu horiek norbera babesteko ekipamendutzat (NBE) hartzen dira Europan, eta, beraz, horiek merkaturatzeko erregelamenduan osasunari eta segurtasunari buruz ezarritako funtsezko baldintzak bete behar dituzte.
Urpekaritzako jantzien saiakuntza EN 14225-1 arau harmonizatuaren arabera egiteak bermatzen du Europako araudia betetzen dela, eta, horrez gain, jantziaren segurtasuna, kalitatea eta erosotasuna ere bermatzen ditu. Horrek guztiak eragin nabarmena izan dezake erabiltzaileak uretan duen esperientzian.

Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.