Proiektua

    AI-MATTERS: Fabrikazioko adimen artifiziala EBko industrietarako

    imagen del proyecto AI Matters de TECNALIA

    AI-MATTERS zazpi nodoko sare bat da, eta, adimen artifizialean eta robotikan egin diren azken aurrerapenak eta ekoizpen malguko sistema adimendun eta autonomoak hedatuz, Europako manufaktura-sektorearen erresilientzia eta malgutasuna areagotzea du helburu.

    AI-MATTERS zer den eta zer erronkari aurre egin behar dien

    AI-MATTERSek Europako manufaktura-sektorearen erresilientzia eta malgutasuna areagotzen laguntzeko zerbitzu-katalogo zabala du, eta, Europako manufaktura-industriaren beharrek eta espektatibek aurrera egin ahala, eguneraketak egiten ditu etengabe.

    AI-MATTERS proiektuaren erronkak

    • Fabrika mailako optimizazioa

    Fabrika bateko instalazioaren optimizazioaren ardatza da teknologia aurreratuak aprobetxatzea eta prozesuak hobetzea, operazioak optimizatze aldera.

    • Gizakien eta roboten arteko interakzioa

    Fabrikazio-ingurune batean, langileen eta roboten artean interakzio eraginkor eta seguruak sortzean datza gizakien eta roboten arteko interakzioa (HRO).

    • Ekonomia zirkularra

    Manufaktura-industriako ekonomia zirkularraren ardatza hondakinak minimizatzea eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea da.

    • Beste teknologia emergente eta gaitzaile batzuk

    Tresna eta sistema berritzaileak dira; fabrikazio-prozesuak babesten eta hobetzen dituzte eta ekoizpen adimendunagoa, hornikuntza-kate efizientea eta produktuen berrikuntza bideratzen dituzte.

    Logotipoa: European Union Next Generation     Logotipoa: AI MAtters TECNALIA