Proiektuak

Basque Pharma Labs 4.0

basque-pharmalabs-4-0

Botika berriak garatzen dituen industria farmazeutikoa ardatz duen proiektu bat da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten soluzioak eskaintzen dituena.

Hauek dira Basque Pharma Labs 4.0ren jardueren ardatzak: garapen galenikoa eta analitikoa, I+Gko proiektuetarako botika-sorta pilotuen fabrikazioa eta sektoreko profesionalen trebakuntza. Horrek garrantzi eta interes berezia du enpresa-sarearentzat, profesional kualifikatuak eskatzen baititu.

Proiektu honen helburua bada 4.0 industriaren filosofia txertatzea ere.

Basque Pharma Labs 4.0ren helburua

Aipatutako jarduerez gain, 4.0 Industriaren filosofia txertatzen da garapen farmazeutikoaren eremu guztietan, eta horrek aukera emango du terapia pertsonalizatuetan lan egiteko eta tratamenduen segurtasuna hobetzeko.

Horretarako, 60 langile baino gehiagoko talde bat dugu, 30 bezerori baino gehiagori zerbitzua ematen diena eta azken hiru urteetan fakturazioa % 50 baino gehiago haztea lortu duena.

TECNALIA da proiektuaren buru, EHUren laguntzarekin eta AFAren babesarekin.

cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa