Proiektua

    Doitasun handiko multiprozesaketako makinak, kontrolatu gabeko baldintza termikoetarako

    Maquinas multiproceso de alta precisión en condiciones térmicas no controladas

    Doitasun handiko multiprozesaketako makina berriak sortzea, jatorri termikoko erroreak gutxitzen dituztenak baita kontrolatu gabeko inguruneetan ere.

    Proiektu honen helburua mekanizazio-makinen jatorri termikoko errorea murriztea da.

    Zenbait azterketaren arabera, pieza mekanizatuen errore geometrikoen % 75eraino makinen (motorren, eragingailuen, ebaketa-fluidoen eta besteren) beroak eragindako deformazio termikoen ondorio izan litezke, bai eta giro-tenperaturan izandako aldaketen ondorio ere.

    Garapen honen esparruan, zenbakizko ereduak ezarri ditugu, zeinak gai baitira jatorri termikoko deformazioak zehaztasun handiz aurreikusteko eta konpentsatzeko. Inplementazio- eta eragiketa-kostu txikiko diseinu-soluzio thermo-friendlyak ez ezik, jatorri termikoko doitasun-erroreak konpentsatzeko legeak ere integratzen ditu, eta, hala, handitu egiten du doitasuna kontrolik gabeko ingurune termikoetan ere.