Proyecto

    Ekipamendu dinamikoetarako diagnostiko-sistema automatikoa

    Refinería

    Ekipamendu dinamikoetarako mantentze prediktiboko soluzioa, eta, horretarako, instalazioan zabaldutako monitorizazio-sistemen datuetatik abiatuta hutsegite-eredu prediktiboak garatzea.

    Egitasmo horri esker:

    • % 50 murrizten dira mantentze-lanen eta ustekabeko hutsegiteen kostuak.
    • % 60 murrizten da konpontzeko eta berregokitzeko denbora.
    • % 30 gutxitzen da ordezko piezen inbentarioa.
    • % 30 areagotzen da jarduera-denbora.

    PETRONORekin batera garatu da proiektua, eta hauek dira helburuak:

    • Ekipamendu dinamikoetan hutsegiteak diagnostikatzeko sistema automatiko bat garatzea Condition Monitoring (CM) datuetatik abiatuta, zeinak aktiboaren osasun-aztarna eskuratzeko aukera ematen baitu, gainera.
    • Hutsegiteen prognosia egiteko sistema automatiko bat garatzea, eredu fisikoen bidez lortutako informazioan oinarriturik, identifikatutako hutsegiteen larritasuna eta eragiketa-baldintzen arabera zenbatetsitako bilakaera barnean hartuta.

    Ekipamendu dinamiko hauetara hedatuko da monitorizazio-sistema:

    • Ponpa zentrifugoak: diagnostikorako soluzio eskalagarriak sortuko ditu.
    • Haizatzaileak edo erauzgailuak: ekipamendu kritikoak dira, eta haietan hutsegite bat izateak inpaktu handia eragiten du.
    • Ponpei, haizatzaileei eta erauzgailuei lotutako motor elektrikoak.