Proiektua

    HumanDT: Osasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna fabrikazio-industrian biki digitalak diseinatu eta ezartzerakoan.

    imagen de planta industrial con un operario y dos braos robóticos simulando el proyecto HumanDT de TECNALIA

    Biki digitala (DT) teknologia disruptibo bat da. Gaur egun manufaktura-industrian erabiltzen da, produktu eta prozesuak optimizatzeko, baina oraindik ere aplikazio berriak sortzen ari dira laneko osasun eta segurtasunaren (LOS) arloan.

    Gainera, teknologia hori5.0 Industria (I5.0) kontzeptu berria ahalbidetzen duten bost teknologietako bat da.

    Biki digitalak 5.0 Industrian, human centric ikuspegiarekin

    Biki digitalek nabarmen lagundu dezakete 5.0 Industriaren (I5.0) fabrikazio-egoera berrien produktibitatea hobetzen, baina laneko segurtasun eta osasuneko (LOS) arrisku berriak ere sor ditzakete, biki digitalen harrera baldintzatu dezaketenak. Oztopo hori gainditzeko jarraitu beharreko estrategia hau da: pertsonak ardatz dituen (human centric, HC) biki digitalaren ikuspegia zabaldu behar da, diseinu-fasea eta bere bizi-ziklo osoa kontuan hartuta, arrisku horiek prebenitzeko eta/edo arintzeko.

    Human centric ikuspegia Europako Batzordeak (EB) sustatutako 5.0 Industriaren paradigma berriaren zutabeetako bat da. Horren helburua da etorkizuneko industria erresiliente eta lehiakorra lortzea, non langileen segurtasuna eta ongizatea ekoizpen-prozesuaren erdigunean dauden.

    Zer soluzio teknologiko eskaintzen ditu HumanDT proiektuak?

    DT proiektuak aztertzen du nola ezarri giza faktorea (HF) biki digitalen (DT) diseinuan eta teknologiaren ezarpen industrialean, horrela Europako manufaktura sektorearen lehiakortasuna eta laneko segurtasun eta osasuna hobetzeko, helburu bikoitz batekin:

    1. Alde batetik, biki digitalekin fabrikazioan izandako esperientzietatik ikastea, baita teknologia digital berri horrek konpondu eta, kasu batzuetan, sortu dituen laneko osasun eta segurtasuneko arazoak ezagutzea ere.
    2. Eta, bestetik, Gida metodologiko baten bidez biki digitalen teknologiaren diseinatzaile eta azken erabiltzaileei gida praktiko bat eskaintzea, 5.0 Industriako fabrikazio-prozesuetan eta lantokietan teknologia hori ezarri eta hedatzeko garaian human centric ikuspegia integratzeari buruzkoa.

    Ikuspegi metodologikoa

    Proiektuaren helburua lortzeko, ikuspegi metodologikoa lau urratsetan ezarriko da:

    1. Lehenik eta behin, literatura zientifikoaren (eta grisaren) mapaketa bat egingo da, fabrikazioko biki digitalaren teknologiari buruzko kontzeptu hauen ikuspegi orokor bat lortzeko: fabrikazioko biki digitalaren inplementazioa, horiek laneko osasun eta segurtasunean dituzten aplikazioak eta human centric eta “diseinuz segurua” (SbD) metodologiek teknologia digital horren diseinuan eta ezarpenean duten aplikagarritasuna.
    2. Aurreko urratsean egindako ikerketan oinarrituta, human centric eta diseinuz segurua SbD ikuspegiak bateratuz ikuspegi bakar bat eraikiko da, zeina hurrengo urratsean aurreikusitako gida metodologikoa garatzeko laguntza-egitura gisa erabiliko baita.
    3. Etapa honetan gida metodologiko bat sortuko da biki digitalak diseinatu eta fabrikazioan ezartzeko, pertsonak ardatz dituen (HC) 5.0 Industriako ikuspegian oinarrituta. Gida hori lantzeko proiektuaren ikerketa hartuko da oinarri, baita enpresa garrantzitsuekin eta biki digitalen diseinatzaile eta erabiltzaileekin egingo diren elkarrizketak ere. Elkarrizketa horien helburua esperientziak eta irakaspenak biltzea izango da, gida praktiko bat diseinatzeko.
    4. Azkenik, hainbat jarduera egingo dira proiektuaren emaitzak komunikatu eta zabaltzeko.

    TECNALIA HumanDT proiektuan

    Proiektuaren helburua digitalizazioari lotuta egon daitezkeen arriskuak aurreikustea da, baita teknologia osagarri bat izango dela bermatzea ere, gizakiak industrian duen zeregina inoiz ordezkatuko ez duena.

     

    Proiektu hau Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) eta Finlandiako Lan Ingurumenerako Funtsak (FWEF) finantzatu dute, SAFERA 2024 deialdiaren barruan.

    Finantzatzaileak

    Logo de OSALAN
    Logo de Tyosuojelurahasto

    2024ko deialdia

    Logo de SAFERA