Proiektua

      Lotura orbitalak automatizatzeko soluzio robotizatua

      Robot uniones orbitales

      Fuselaje-panelen lotura orbitalak automatizatzeko soluzio robotizatua; zulatzea, zigilatzailea jartzea eta errematxe itsuak instalatzea integratzen ditu, bai eta ikusmen artifizial bidezko erreferentziazioa ere. Automatizazio-sistema berritzaile honek nabarmen hobetzen du ekoizpena mihiztatze-etapetan, denborak laburtuz eta prozesuaren kostua nabarmen txikiagotuz.

      Fuselaje-panel eta -atal aeronautikoak, gaur egun, eskuz mihiztatzen dira oraindik neurri handi batean. Proiektu honetan, automatizazio malguko soluzio berritzaile bat kontzeptualizatu, garatu eta baliozkotu dugu. Robot industrial bat da, amaierako efektore gisa 4 ardatzeko CNC makina bat daramana, zeina bentosen bidez lotzen baitzaio fuselajeari, fuselajearen eremu diskretuetan, askotariko eragiketak egiteko: zulatu, abeilanatu, zigilatzailea jarri eta errematxe itsuak instalatu.

      Robotak bere prestazioen araberako doitasunez kokatzen du sistema fuselajean, eta amaierako efektoreko ikusmen-sistemari esker lortzen da piezaren posizionamendu erlatiborako behar den doitasuna, lan-sorta osorako erreferentziazio bakar bat eginda.

      Europako Batzordea

      Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 213371 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

      robotica-fabricacion-avanzada-mini

      Fabrikazio aurreraturako robotikaren katalogoa (gaztelaniaz)

      Deskargatu PDFa