Sendagaien garapena eta ekoizpena

    Laborategitik merkatura, azkarrago eta arrisku txikiagoarekin

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau, eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu

    Teknologia, digitalizazioa, sentsorika eta bizi-kalitate hobea

    Teknologia farmazeutiko berriek estatuko eta nazioarteko lehen postuetara eramango gaituzte

    TECNALIAren helburua da garapen farmazeutikoaren eta sendagaien ekoizpenaren alorrean estatuko hiru eragile nagusien artean kokatzea, kontratazio-bolumenari dagokionez. Era berean, Europako lehen 10 CDMOen artean egon nahi dugu. Erakunde horiek moldakortasun tekniko handia izaten dute, eta garapen farmazeutikoaren arlo espezifiko eta puntakoenetan posizionaturik egoten dira.

    Gure helburuak lortzeko, teknologia farmazeutiko berriak (esate baterako, 3D inprimaketa), administrazio-bide berriak eta forma farmazeutiko berriak aplikatzen ditugu; alabaina, gure ekarpen nagusia digitalizazioaren, prozesuen automatizazioaren eta prozesuen garapenari, fabrikazioari eta kontrolari aplikatutako sentsorikaren arloan egiten dugu.  

    Esperientzia, kalitate-sistemak eta ekipamendua konbinatuz, soluzio pertsonalizatuak eta kalitate handikoak eskaintzen dizkiogu farmazia-industriari, haren behar espezifikoetara egokitzeko gai baikara. Horrela, konfiantzaz eta eraginkortasunez heltzen diegu erronka konplexuei.

    Farmazia-industriara eramaten dugun berrikuntza orok eragina du gizartean: sendagai hobeak eta eraginkorragoak, tratamendu optimoagoak, prebentzio hobea eta pazienteen bizi-kalitate hobea.

    Industriarako azken teknologien eta metodologien arloan eguneratuta egoteaz arduratzen gara; horrela, gure bezeroen proiektuak eta haien produktuak hobetzen ditugu, eta 4 inpaktu diferentzial sortzen ditugu: 

    • Inpaktu ekonomikoa
    • Inpaktu soziala
    • Inpaktua lankidetza publiko-pribatuan
    • Inpaktua Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia-nodoaren hazkundean.

    Farmazia-arloan, lau dira hedapen, hazkunde eta berrikuntzarako bloke nagusiak:

    • Formulazio aurreratuak. Farmakoen konbinazioa, 3D inprimaketa, formulazio berritzaileak, produktu biologikoen hazkundea, etab.
    • Teknologia analitiko berriak. Teknika ez-inbaditzaileak, produktu biologikoei aplikatutako teknologia berriak, hala nola mikrobioma eta sekuentziazio genetikoa.
    • Industria-prozesuen berrikuntza eta digitalizazioa, hala nola automatizazioa edo industrializazio aurreratua, industria-gaitasunen handiagotzea, etab.
    • Sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza-sareak sortzea eta hedatzea, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua, eta sektorearen etorkizunaren parte izaten jarraituko duen talentua sortzea.  

    Sendagaien garapenari eta ekoizpenari buruzko informazio deskargagarria

    Deskargatu dokumentua, eta bete ondorengo formularioa

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau, eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu