Arreta medikoa hobetzeko eta osasun-sistemen emaitzak optimizatzeko, soluzio teknologiko aurreratuak garatzen ditugu, zeinek sentsorika, konektibitatea eta datuen analisia uztartzen baitituzte.
Berrikuntza garrantzitsuen artean aipa ditzakegu ingurune kirurgikoen automatizazioa eta AAn oinarritutako tresna berriak, zeinek ikuspegi berriak zabaltzen baitituzte kirurgia robotikoaren arloko aurrerapenei buruz. Beste berrikuntza esanguratsu batzuk dira zuzeneko 3D bioinprimaketa (medikuntza birsortzailean eta terapia aurreratuetan aplikatua) farmakoen askatze transdermikorako txaplata adimendunak, osasun-eredu prediktiboak eta begizta itxiko neuromodulazio-sistema aurreratuak. Horiek dira osasunaren berrikuntzan egin ditugun garapenen adibide batzuk.
Baina TECNALIAn beti bilatzen dugu inpaktu bikoitza, berrikuntza bikoitza.
Hala, bi arlotan ari gara berritzen: batetik, baliabide mugatuko mundu batean gure teknologiak diseinatzeko moduan, eta, bestetik, teknologiek etorkizunean arrisku-egoeran funtzionatzen jarraitzeko izango dituzten ahalmenetan.
Horrela, besteetatik bereizten laguntzen diegu enpresei: berrikuntzaren bidez lehiakortasuna hobetzearekin batera, ekonomian, gizartean eta ingurumenean gainditu beharreko erronkei erantzuteko ahalmena ematen diegu.