NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories AERNNOVA

Aeroegituren diseinua eta fabrikazioa

 "TECNALIAren laguntzari esker, bezeroei eskaintzeko behar bezainbat 'helduak' ez ziren teknologia batzuk garatu ahal izan ditugu; horrez gain, unibertsitateetako funtsezko ikerketarako zubi-lana ere egin dugu"

Miguel Ángel Castillo Acero
AERNNOVAko Garapen teknologikoko zuzendaria

GURE HISTORIA

AERNNOVA-foto-nombre

AERNNOVA enpresak aeroegitura txertatuak diseinatzen eta fabrikatzen ditu; besteak beste, hegoak, egonkortzaileak eta fuselajeak munduko hegazkin- eta helikoptero-fabrikatzaile nagusientzat.

Euskadin sortu zen enpresa, duela 30 urte; harrezkeroztik, aeronautikaren sektorerako diseinatzen eta fabrikatzen jardun du, kalitate-eskakizun zorrotzenen arabera, mundu osoko bezeroentzat.

Lan horri esker, bezero- eta programa-zorro bikainak lortu ditu, sektorean beste inork ez bezala. Espainian ez ezik, Mexikon, AEBn, Brasilen eta Errumanian ere baditu lantegiak, eta bezeroen artean ditu Airbus, Boeing, Bombardier eta Embraer.

I+G+B-AREKIKO KONPROMISOA BEREIZGARRI

Hona AERNNOVAk bezeroei egiten dien balio-ekarpen handia: soluzio teknikorik eraginkorrenak, produktuen kalitaterik gorena eta entregen fidagarritasuna.

Ahalegin horrekin batera, konpromiso jarraitua eta sendoa du konpainiak I+G+Baren alorrarekin, sektore aeronautikoak azken urteotan izan dituen aurrerapen teknologikoen lehen mailara iristeko.

"Gure ustean, hazten eta balioa sortzen jarraitzeko, oinarri teknologikoko berrikuntza behar dugu, gure lehiatzeko abantailari eusteko eta areagotzeko; hartara, handitu egingo da bezeroak erakartzeko gure ahalmena ere", dio Miguel Ángel Castillok, AERNNOVAko Garapen Teknologikoko zuzendariak.

ENPRESA TEKNOLOGIKO HEDATUA

"Enpresa teknologiko hedatuaren kontzeptua sortu du AERNNOVAk, eta bazkide teknologiko funtsezkoa du TECNALIA lankidetza-eremu horretan", gaineratu du Castillok.

"TECNALIAren laguntzari esker, bezeroei eskaintzeko behar bezainbat 'helduak' ez ziren teknologia batzuk garatu ahal izan ditugu; horrez gain, unibertsitateetako funtsezko ikerketarako zubi-lana ere egin dugu".

AERNNOVAREN ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZA

Hamabost urte baino gehiago daramatzate elkarlanean AERNNOVAk eta TECNALIAk zenbait alorretan:

  • Material berriak
  • Prozesu adimendunak
  • Soluzio robotizatuak
  • 4.0 Industria

"TECNALIA izan dugu sustatzaile Europako beste bazkide batzuekiko elkarlanean, bai eta material eta osagai berritzailez egindako egituren garapenean eta robotika arinean ere", esan du Castillok.

AERNNOVA-trabajando

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: