“La colaboración con TECNALIA es básica para posicionarnos frente a nuestros competidores en el mercado pero, sobre todo, supone para nosotros un apoyo fundamental a la hora de innovar, de acceder a I+D y de controlar los diferentes aspectos que necesita nuestra marca para competir más y mejor”.
Hamarkada bat baino gehiago daramagu lankidetzan, produktu eta prozesu berriak diseinatzen, baliozkotzen eta ziurtatzen; horrek aukera eman dio QUIDE/DEVAri merkatu berrietara berme eta konfiantzarekin heltzeko, etorkizuneko zailtasunei aurrea hartzeko eta negozio-aukera berriak skuratzeko.
Erreferentziako marka bat da nazioartean, bi produkzio-fabrika dituena Gipuzkoan, eta 35 langile. Munduan lurzorurako produktu kimikoak fabrikatzen dituzten 10 enpresa onenen artean dago, eta 35 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditu produktuak. Lurzorurako bernizak fabrikatuz ekin zion bere ibilbideari, eta, 67 urte geroago, espezializatzea, nazioarteko merkatura arrakastaz bideratzea eta produktu-aukera zabaltzea lortu du, apustu argi bati esker: berrikuntza.
Etengabe berrikuntzaren eta I+Garen alde egiteak aukera ematen dio QUIDE/DEVAri produktu berritzaileak garatzeko
eta besteetatik bereizteko, bai produktu-aukeran, bai produktuen kalitatean.
Arrakasta hori lortzeko, pasioz egin behar izan zaie aurre zailtasunei, eta, batez ere, berrikuntza eta teknologia hartu behar dira etorkizun lehiakor baten ateak irekitzeko giltzatzat.