Teknologia kuantikoak

    Teknologia klasikoen mugak gainditzea, orain arte landu ezin izan diren arazoak konpontzeko.

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete inprimaki hau, eta TECNALIAko pertsona batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu

    Konputazioa, simulazioa, komunikazioak, zibersegurtasuna, sentsorika eta metrología

    Inoiz detektatu ez dena detektatzea, orain arte ezezaguna zena ulertzeko

    TECNALIAn industriari aplikatutako teknologia kuantikoak garatzen ditugu, ikerketa aplikatuaren eta merkatura transferitzearen ikuspegi argiarekin. Hiru diziplina handitan egiten dugu lan:

    • Konputazio eta simulazio kuantikoa
    • Komunikazio eta zibersegurtasun kuantikoa (bai QKD, bai kriptografia postkuantikoa)
    • Sentsorika eta metrologia kuantikoa.

    Azken eremu horretan instalazio bereziak ditugu, diamantezko NV zentroetan oinarritutako end to end laborategiak, industria, energia eta osasuna bezalako sektoreetarako ultra doitasuneko sentsore magnetikoetara bideratuak.

    Gure helburua da enpresentzako zubi eta erreferente gisa jardutea, kuantikan pentsatzen, arriskuak eta ziurgabetasunak murrizten eta urratsez urrats aurrera egiten lagunduz, modu zintzoan, praktikoan eta industrian eta gizartean benetako eragina izanez.

    Konputazio eta simulazio kuantikoari esker, gaur egun teknologia klasikoekin landu ezin diren konplexutasun handiko arazoei aurre egin dakieke.

    Komunikazioetan eta zibersegurtasunean, sistema erabat seguruak lantzen ditugu, egungo eta etorkizuneko mehatxuen aurrean prestatuak.
    Eta sentsore kuantikoak inoiz detektatu ez dena detektatzeko aukera ematen digu, orain arte ezezaguna zena ulertzeko. Baina TECNALIAren berrikuntza nagusia ez da teknologia horiek garatzea soilik, baizik eta erabilgarriak, fidagarriak eta baliotsuak bihurtzea, beste eragile batzuei aurrea hartuz eta lehiakortasunaren, oparotasunaren eta industriarentzako eta gizartearentzako konfiantzaren transmisore gisa jardunez.

    Aplikazio protagonistak benetako ingurune operatiboetan konputazio kuantikoaren eta klasikoaren onena konbinatzen dutenak izango dira.

    Konputazio eta simulazio kuantikoan, optimizazio konplexuko kasuak eta zeharkako aplikazioa duten materialen diseinua nabarmenduko dira.

    Komunikazioetan, funtsezkoa izango da sare ultra seguruak eta kuantikaren osteko babes-mekanismoak ezartzea, bereziki datu sentikorrak kudeatzen dituzten erakundeetan.

    Sentsorikan, bereizmen handiko detekzio kuantikoak hainbat eremu eraldatuko ditu, hala nola osasuna, defentsa edo industria kimikoa. Aplikazio horiek guztiak dauden arkitektura digitaletan integratuko dira modu naturalean, errendimendua, fidagarritasuna eta itzulera maximizatuz, bi munduetako onena konbinatuz.

    Imagen de una ciudad con un vehículo simulando aplicaciones de tecnología cuántica

    Teknologia kuantikoei buruzko informazio deskargagarria

    anticipate the future hidrogeno tecnalia

    Dokumentua deskargatu ondorengo formularioa betez

    Aplicación de las tecnologías cuánticas en el ámbito de la salud
    point grid decorationpoint grid decoration

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete inprimaki hau, eta TECNALIAko pertsona batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu