
Kalkulu estrukturala birdefinitzen dugu, material eta prozesu berriak, fluidoen eta egituraren arteko interakzioa eta benetako egoera kontuan hartuta, egitura lehiakorragoak, ederragoak eta moldagarriagoak egiteko.
Egitura lehiakorragoak garatzen ditugu, sistema estruktural berrietan ageri diren material eta fabrikazio-prozesu aurreratuenak txertatuz. Hori horrela, egitura ederragoak lortzen ditugu, ekintzak eta erantzun dinamikoa fluidoen eta egituraren arteko interakzioaren bidez doituz; egiteko horretan, modelizazio ez-lineala baliatzen da, baina baita moldagarriagoak eta erresilienteagoak ere, patologiak hautemanez, birgaituz eta ingurune oldarkorrenak indartuz.
Gure teknologiak erabakigarriak dira egiturak diseinatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko, kontserbatzeko, eraisteko eta eraisketaren osteko hondakinak baliozkotzeko:
Erreferentziazko kolaboratzaileak gara hainbat adarretan: ingeniaritza- eta arkitektura-aholkularitza; eraikuntza-materialen, -produktuen eta -sistemen fabrikatzaileak; eraikuntza-enpresak; eta azpiegitura-ustiatzaileak. Balio-proposamenaren bilakaeran laguntzen diegu haiei guztiei, proiektu-fasean, martxan jartzean eta jardunean bertan.
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.
Aktibo teknologiko