Soluzio teknologikoak garatzen ditugu hirien diseinu eta plangintza integratu eta dinamikorako, hiri-ingurune jasangarriagoak, erresilienteagoak, seguruagoak eta inklusiboagoak lortzeko. Gure apustu nagusiak dira prozesuak biki digitalen bidez digitalizatzea, Big Dataren analitika, agertokien modelizazioa adimen artifiziala baliatuz, eta bistaratze aurreratua, erabakiak hobeto hartzeko.
Hiriak berroneratzeko estrategien diagnostiko, plangintza eta diseinurako soluzioak garatzen eta inplementatzen ditugu hainbat dimentsio biltzen dituen ikuspegia eta partaidetza kontuan harturik; horri esker, Garapen Jasangarriko eta Hiri Agenda Berriaren helburuekin lerrokatuta eraldatuko dira, jasangarriak, erresilienteak, seguruak eta inklusiboak izan daitezen.
Gure garapenak tresna eta sistema digitaletan oinarritzen dira. Adibidez:
- Datuak atzematea eta aztertzea (urban data analytics).
- Iragarpen-algoritmoak (adimen artifiziala).
- Modelizazioa eta bistaratze aurreratua (GIS, BIM, CITYGML).
Arreta berezia ipiniko dugu hainbat alorretan, hala nola hirien trantsizio energetikoan, klima-aldaketara egokitzeko hiri-eraldaketan, hiriak zahartze demografikora egokitzeko erronkan eta kultura-ondareari balioa ematean.
Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako administrazio publikoetarako lan egiten dugu batik bat, bai eta beste hainbat erakundetarako ere, hala nola garapen-, etxebizitza- eta birgaitze-agentzia eta -sozietate publikoetarako, garapenerako laguntzarako erakunde aldeaniztunetarako, eta ingeniaritzako, hiri-plangintza eta diseinuko, eraikuntzako eta IKTen sektoreko enpresetarako.