Teknologia

Offshore sistemen dinamika

Dinámica de fluidos

Hainbat eratako ereduak garatzen ditugu offshoreko sistemen dinamika aztertzeko, baita itsas inguruneko kontzeptu berritzaileen diseinu fidagarriak eta ebaluazioak egiteko ere.

Horretarako, itsasoan lan egiten duten sistemen dinamikaren eredu hibridoak sortzen ditugu (numerikoak eta fisiko akoplatuak), konputazionalki efizienteak diren soluzioen bidez.

Garatutako ereduek offshoreko sistemen dinamikari lotutako hainbat teknologia konbinatzen dituzte, ezagutza zientifikoko hainbat eremuri dagozkienak:

  • Hidrodinamika
  • Aerodinamika
  • Geoteknia
  • Portaera estrukturala
  • Energia eraldatzea, offshoreko berriztagarriei aplikatuz gero.

Gure esperientziari esker, erreminta numerikoak erabili eta garatu ditzakegu, kasu bakoitzerako egokiak diren datu esperimentalekin kalibratuta.

Tresna horiek offshoreko egituretarako berrikuntzen diseinu optimora bideraturik daude –kostuari eta fidagarritasunari dagokienez–, eta zimenduak, ainguratzeak eta kable dinamikoak biltzen dituzte.

Horretarako, sistemen bizitza erabilgarri osoa hartzen dugu kontuan, fabrikazioa, instalazioa, eragiketa, mantentze-lanak eta erretiratzea barne. Offshoreko sistemetatik geratzen den bizitzaren kalkuluari ere aplikatzen diogu gure jakintza.

Offshoreko energia berriztagarrietan interesa duten enpresei eskaintzen diegu gure ezagutza eta esperientzia.

Kanpo-aliatuak

Offshore Renewable Energy Catapult
University of Edinburgh
BCAM
Logo UPV/EHU
Offshore Renewable Energy Catapult
BIMEP
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

IEA
IEA WIND
OES
IEC
OEE
Wind Europe
Ikusi gehiago