
Zerbitzuko portaerak aukera ematen du osagaiaren hutsegitearen zergatia zein den jakiteko eta diseinu iraunkorrak garatzeko. Eskatu aurrekontua!
Gaur egun nolabaiteko erantzukizuna duten osagaiak nazioarteko arauen arabera diseinatzen eta fabrikatzen diren arren, batzuetan osagai horiek akatsak izaten dituzte, eta, konpondu ahal izateko, beharrezkoa da jatorria zein den jakitea. Nola egiten dugu? Ez gara ibiltzen hutsegitea zerk eragin duen bila, baizik eta galdera honi erantzun nahi izaten diogu: “Nola hil zen osagaia?”
TECNALIAko Zerbitzuko Portaera taldea Auzitegiko Ingeniaritzan aditua da. Diziplina horrek hainbat ezagutza konbinatzen ditu, hala nola korrosioa, fraktografia, metalurgia, metalografia, materialen erresistentzia eta egitura-osotasuna, eta mota guztietako laborategi-ekipoak behar ditu hutsegitearen jatorrizko arrazoia identifikatzeko.
Patologia asko daude, baina lau eremutan bana daitezke:
Patologia bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
Hutsegite-prozesua ezarri eta mekanismoak eta, beraz, parametro eragileak identifikatu ondoren, haiek haztatu behar dira, kalkulu, saiakuntza eta abarren bidez, akatsaren jatorrizko zergatia identifikatzeko.
Zerbitzuko portaera eta iraunkortasuna bermatzeko ezarri beharreko soluzioak Materialen Ingeniaritzaren eskutik datoz, eta bi multzotan sailkatzen dira: