Azken urteotan, azaleratzen ari diren erronka teknologikoei aurrea hartu diegu, honako arlo hauek bultzatuz, besteak beste: ziberadimena, sistema txertatuen eta gailu konektatuen babesa, eta trazabilitate industrialari eta identitate digitalari aplikatutako Web3 teknologien garapena.
Gaur egun, esparru berritzaileak gidatzen ditugu, hala nola adimen artifizialaren, kriptografiaren eta komunikazio kuantikoen segurtasuna. Hori dela eta sortzen ditugun soluzioek eragin zuzena dute azpiegitura kritikoen, produktu industrial konektatuen eta sistema autonomoen babesean. Aurrea hartzeko eta teknologian lider izateko gaitasun horrek enpresei eta administrazioei aukera ematen die berrikuntza modu seguruan eta arau-eskakizunik aurreratuenen arabera txertatzeko.