Agenda

    2017 INMR World Congress

    Eguna

    2017ko azaroaren 5a - 2017ko azaroaren 8a

    Lekua

    Sitges-Barcelona

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Sitgeseko Meliã Hotel & Conference Centren, Bartzelonan, egingo da Hornigai Elektrikoen Industriaren 2017ko NAZIOARTEKO BILTZARRA (INMR)2017ko azaroaren 5etik 8ra.

    Garrantzi handia du ekitaldi esanguratsu horrek energia-horniduraren sektorerako, han elkartuko baitira zerbitzu elektrikoen industriako nazioarteko adituak, HVko ekipamendu eta osagaien fabrikatzaileak, eta ikerketa-erakunde eta unibertsitateetako ordezkariak.

    Ehun lan tekniko baino gehiago aurkeztuko dira, gai hauei buruzkoak: isolagailuak, gaintentsioen deskargagailuak, abatzak, kableetarako osagaiak, linea estetikoen diseinua eta basabizitzaren babesa.

    Horrez gain, PRODUKTU- ETA TEKNOLOGIA-ERAKUSKETA  bat ere egongo da. Mundu osoko erakusketariak bertaratuko dira, diseinatu dituzten azken produktuak eta ekipamendu eta zerbitzu berriak plazaratzera. Alor horietako adituei norberaren premiak aurrez aurre azaltzeko aukera ere egongo da, bai eta hornitzaile berriak ezagutzekoa ere.

    TECNALIAk, berriz, Ekipamendu Elektrikoen Laborategia aurkeztuko du bere standean.