Agenda

    2024ko SENJ: Sare Elektrikoen Nazioarteko XVIII. Jardunaldiak

    Jornadas JIEEC

    Eguna

    2024ko urriaren 9a - 2024ko urriaren 10a

    Lekua

    BEC. Bilbao Exhibition Centre. Azkue kalea 1, 48902 Barakaldo (Bizkaia)

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Sare Elektriko Adimendunak: ekonomiaren elektrifikazioari eta sareen digitalizazioari buruzko joera orokorrak eta ikuspegiak

    Sare elektrikoak energia-sistemaren funtsezko osagai bat dira, eta giltzarriak trantsizio energetikoa jasangarritasunez egiten dela bermatzeko.

    • Biltzarraren helburua da topagune bat izatea, non zenbait herrialde eta eremutako adituek aukera izango baitute ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren egoerari eta aurrerapenei buruz eztabaidatzeko.
    • Ekitaldiak arreta berezia jarriko du sektore elektrikoaren garapenean eragina izan dezaketen alderdi geopolitiko eta estrategikoetan, bai maila globalean bai Europan.
    • Sarearen digitalizazioari buruzko esperientziak eta iritziak trukatuko dira, bai eta eskaria elektrifikatzen laguntzen ari diren proiektu eta soluzioei buruzkoak ere.
    • Kongresuak gune berezi bat eskainiko die Espainiako banaketa elektrikoko enpresen ordezkariei, sektore elektrikoak dituen aukerak eta erronkak partekatzeko.

    Lau saiotan, gai hauei buruzko esperientziak eta iritziak trukatu ahal izango ditugu:

    • Sare elektrikoen nazioarteko ikuspegia
    • Berrikuntza banaketa-sarearen digitalizazioan
    • Espainiako banaketa-sareko operadoreentzako estrategia, aukerak eta erronkak.
    • Ekonomia elektrifikatzeko soluzio teknologikoak: eskariaren malgutasuna, energia-komunitateak eta autokontsumoa eta mugikortasun elektrikoa.

    SENJ jardunaldiek Erronka Garbia ziurtagiria dute, ingurumenaren aldetik jasangarria baita ekitaldia

    Antolatzaileak:

    Logo TECNALIA

    Babesleak:

    GE VERNOVA
    Logo Ormazabal
    Gorlan

    Laguntza:

    Gobierno Vasco

    BEC. Bilbao Exhibition Centre. Azkue kalea 1, 48902 Barakaldo (Bizkaia)

    Hartu lekua!
    Izena eman