Agenda

4.0 enpresa: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak, enpresa-lehiakortasunaren iturri

CURSO VERANO UPV 2021.06.17

Eguna

2021ko ekainaren 17a

Lekua

Online zuzenean/aurrez aurre: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Arabako Atala/Arabako Teknologia Parkea

Ordua

9:00 am - 6:15 pm

Prezioa

Doan

Eraldaketa digitalak iraultza ekarri digu azken urteotan, eta eragin nabarmena izan du, oro har, gizartean eta, bereziki, ekonomian eta erakundeen kudeaketan.

4.0 Enpresa Uda Ikastaroa unibertsitatearen, enpresen eta erakundeen ekarpenak batzen dituen foroa da. Bertan, 4.0 aroko digitalizazio-esperientziak erakutsiko dituzte, hala akademikoak nola kudeaketarekin loturikoak. Uda-ikastaro hori lerrokaturik dago Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ematen duen «Digital Management & ERP: 4.0 enpresaren kudeaketa» masterrarekin. Haren xedea da gaitasun digitalen garapenean eta 4.0 enpresaren kudeaketan posizionatzea, eta, horri esker, lurraldearen eraldaketa digitalerako eragile proaktibo bihurtzea.

Helburuak

  • Bistaratzea beharrezkoa dela arrakala digitala murriztea, dela prestakuntzaren alorrean, dela kudeaketan, betiere 4.0 ingurune digitaletako informazioaren kudeaketa optimoari eta joera eta negozio-eredu berrien identifikazioari lotuta.
  • Digitalizazioak eta informazioaren teknologiek enpresei lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dizkieten aukerak aurkeztea.
  • Profil akademiko eta profesionalen espezializazioari, birziklatzeari eta eguneratzeari buruzko unibertsitateko eta etengabeko prestakuntzako ekimenak azaltzea, bai arlo teknikokoak (ingeniaritza, informatika, eta abar), bai kudeaketarekin loturikoak (enpresa-administrazioa eta -zuzendaritza, marketina, eta abar).
  • Erakundeen posizionamendua eta efizientzia hobetzeko digitalizazio-esperientzia errealak erakustea.
  • Euskadin ditugun lankidetza- eta ezagutza-sareei balioa ematea, eta Euskal Herriko Unibertsitateak enpresa- eta erakunde-sarearekin duen inplikazioa nabarmentzea, trantsizio digitaleko eragile aktibo gisa.

Jardueraren xede-publikoa

  • Herritarrak, oro har

Informazio gehiago