TECNALIAk medikuntza pertsonalizatua bultzatzen du AAren eta gailu mediko adimendunen bidez
Urriaren 1ean eta 2an, gure Osasun taldeak European HealthTech Forum 2026 foroan parte hartuko du, eta erakutsiko dugu nola bizkortzen dituen adimen artifizialak medikuntza pertsonalizatua eta gailu mediko adimendunen belaunaldi berria.
Hitzordua osasun-berrikuntzaren Europako ekosistemaren topagune nagusietako bat da, eta enpresa teknologikoak, ospitaleak, osasun-profesionalak, startupak, administrazio publikoak eta inbertitzaileak biltzen ditu osasun-sektorearen eraldaketa digitala bultzatzeko eta teknologia berriak praktika klinikoan txertatzea bizkortzeko.
- Foroan, TECNALIAk bere gaitasunak ezagutaraziko ditu osasun digitalean, osasunari aplikatutako adimen artifizialean eta smart medical device izenekoetan; izan ere, teknologia horiek gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa, monitorizazioa eta tratamendua eraldatuko dute.
- Gure parte-hartzea honetan zentratuko da: nola lortu aurrerapen teknologikoak soluzio erreal bilakatzea emaitza klinikoak hobetzeko, prozesu asistentzialak optimizatzeko eta osasun-profesionalen erabaki-hartzea errazteko.
Osasun-arta pertsonalizatuago eta efizienteago bat lortzeko teknologia
Osasuna eraldaketa sakonean dago, digitalizazioak, adimen artifizialak eta datuen analisi aurreratuak bultzatuta. Testuinguru horretan, TECNALIAk sentsorika, konektibitatea, datuen analitika eta AA uztartzen dituzten soluzioak garatzen ditu, enpresei eta osasun-erakundeei etorkizuneko zerbitzu eta gailu medikoak diseinatzen laguntzeko.
Osasun taldeak lantzen dituen arloen artean, hauek nabarmentzen dira: osasun-eredu prediktiboen garapena, erabaki klinikoak hartzen laguntzeko tresnak, monitorizazio aurreratuko teknologiak, osasun-prozesuen automatizazioa, eta datu klinikoak eta ikaskuntza automatikoa konbinatzeko gai diren gailu mediko adimendunak, diagnostiko zehatzagoak eta arta pertsonalizatuagoa eskaintzeko.
Mahai-ingurua: datuetatik erabaki klinikora
European HealthTech Forum kongresuaren egitarauaren barruan, TECNALIAk «Medikuntza pertsonalizatua: diagnostikotik erabaki klinikora» mahai-ingurua antolatuko du urriaren 1ean, 12:00etan; eztabaidarako gune horretan, teknologiaren eta osasunaren arloko zenbait adituk adimen artifizialak medikuntza prediktiboago, prebentiboago eta pertsonalizatuago baterantz jotzeko duen potentziala aztertuko dute.
Sergio Muñoz TECNALIAko Osasun Digitaleko adituak, Borja Bonail TECNALIAko Teknologia Medikoetako ikertzaileak eta sektoreko enpresa berritzaileetako —OmicaTech eta Samira DTx, besteak beste— zenbait ordezkarik moderatuko dute saioa; haiekin batera, arlo klinikoko profesional batzuek medikuntza pertsonalizatua ikerketatik praktika asistentzialera eramateak dakartzan erronken eta aukeren inguruan duten ikuspegia partekatu dute.
Osasun-berrikuntza bultzatzeko topagunea
TECNALIAk, European HealthTech Forum foroan parte hartuz, osasun-sistemen erronka handiei erantzungo dieten soluzio teknologikoak sortzearekin duen konpromisoa sendotzen du. Topaketak, gainera, aukera emango du osasun digitalean, datu klinikoetan, adimen artifizialean, gailu mediko adimendunetan eta antzeko beste alor batzuetan berrikuntza-proiektuak garatu nahi dituzten enpresa, osasun-erakunde eta healthtech ekosistemako eragileekin harremanetan jartzeko.
Jakin nahi al duzu zer egin dezaketen adimen artifizialak eta smart medical device gailuek osasun-berrikuntza bultzatzeko?
Etorri gu ikustera European HealthTech Forum 2026 forora, eta ezagutu etorkizuneko osasun-arta definitzen ari diren teknologiak.
