Agenda

AA: plastikozko piezak injektatzeko gakoa

IA: la clave para la inyección de piezas de plástico

Eguna

2023ko azaroaren 29a

Lekua

Online

Ordua

11:00 am - 12:00 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAk webinar honetan erakutsiko du adimen artifiziala gakoa dela plastikoaren transformazioaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko

Transformazio-prozesua optimizatzeko jadanik erabiltzen diren soluzio batzuk aurkeztuko ditugu, bai eta garatzen ari diren beste batzuk ere. Modu eraginkorrean helduko diegu plastikoaren sektorean bete beharreko arau aldakorrei eta enpresek lehiakortasuna hobetzeko etengabe egiten duten ahaleginari.

  • Roberto Trueba gure aditua izango dugu gurekin, eta, berarekin batera, Danel Altuna egongo da, LARRAÑAGA PLASTICOSeko prozesu-ingeniaritzaren arduraduna. Enpresa hori plastikozko piezen garatzaile nagusietako bat da, zenbait sektoretarako: automobilgintza, osagai elektrikoak, etxetresna elektrikoak, industria, neurketa eta osasuna.

Ba al duzu ordubete zure prozesuak nola optimizatu ezagutzeko? Saioan, estrategia batzuk aztertuko ditugu, funtsezko direnak zure negozioan arintasuna, moldagarritasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna indartzeko.

Nori dago zuzendua?

Ezagut ezazu prozesuei aplikatutako adimen artifizialak plastikoaren sektoreko negozioaren eraldaketan sortzen duen eragin positiboa:

  • Transformazioaren edo manufakturen industria plastikoa.
  • Polimero postindustrialak birziklatzeko industria.
  • Automobilgintzaren, osasungintzaren, neurketaren, etxetresna elektrikoen eta beste sektore batzuen balio-katea.

Online

Hartu lekua!