Agenda

    Adimen artifizialak mugikortasunean duen inpaktua

    IA_Movilidad

    Eguna

    2024ko ekainaren 21a

    Lekua

    Miramar jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48. Donostia (Gipuzkoa)

    Ordua

    9:00 am - 1:45 pm

    Udako ikastaroa: adimen artifiziala mugikortasunean

    Adimen artifiziala mugikortasuna eraldatzen ari da; adibidez, mugikortasunaren alderdi hauek: gidatze autonomoa, ibilbideen optimizazioa eta trafikoaren kudeaketa. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak EHUrekin eta MUBILekin lankidetzan antolatu dituen udako ikastaroetako bat da trebakuntza hau.

    • Mugikortasunaren alorrean interesa pizten duten gaiak landuko dira.
    • Helburua da mugikortasunaren alorrean AA erabiltzeak izan ditzakeen ondorioei eta ekar ditzakeen aukerei buruzko ikuspegi orokor bat ematea.
    • Ikuspegi orokor baten bidez azalduko da AAk nola birdefinitzen duen mugikortasuna eta zer erronka eta aukera dakartzan.

    Gidatze autonomoa, mugikortasunaren kudeaketa eta zibersegurtasuna

    Hiru gai nagusi landuko ditugu: gidatze autonomoa, mugikortasunaren kudeaketa eta zibersegurtasuna mugikortasunean aplikatutako AAren testuinguruan.

    • Zibersegurtasunaren atalean, Óscar Lage lankidea, alor horretako aditua, gidari izango dugu konputazio seguruaren munduan.
    • Ikusiko dugu funtsezko zeregina duela adimen artifizialaren garaian, datuen subiranotasuna eta konfidentzialtasuna babesteko.
    • Zenbait teknika aurreratu izango ditugu hizketagai, hala nola kriptografia homomorfikoa, eta aztertuko dugu nola aplika daitezkeen AAko algoritmoak ustiatzean segurtasuna bermatzeko.

    Ikastaroaren xede-publikoa

    • Unibertsitateko ikasleak
    • Unibertsitateaz kanpoko ikasleak
    • Irakasleak
    • Profesionalak

    “Adimen artifiziala mugikortasunean” ikastaroari buruzko informazio gehiago

    Miramar jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48. Donostia (Gipuzkoa)

    Hartu lekua!
    Izena eman