Agenda

Algoritmo etikoaren bila: adimen artifizialaren erronka handia

En busca del algorítmico ético: el gran reto de la Inteligencia Artificial

Eguna

2021ko maiatzaren 18a

Lekua

Online, Zoom bidez

Ordua

9:30 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Adimen artifiziala (AA) oraina da. Urruti gelditu da “etorkizuneko teknologia” gisa zuen posizioa. Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzen dute AA beren negozioetako prozesuen eraginkortasuna hobetzeko tresna gisa. Datu konplexuen analisiaren automatizazioa, doitasuna eta bizkortasuna funtsezkoak dira, eta bikain menderatzen dituzte horiek guztiak adimen artifizialeko sistemek.

AAren eragina maila guztietan benetan positiboa izango bada, teknologia horren garapenaren eta erabilera arduratsu eta etikoaren arteko oreka bilatu beharra dago.

NORENTZAT

  • Negozio-ikuspegitik edota ikuspegi teknologikotik adimen artifizialaren bilakaeran etikak duen erronka ezagutu nahi dituen oro.

PROGRAMA

  • Sarrera eta aurkezpena Juan Carlos Santamaría - OdiseIAko Komunikazioko zuzendaria, Inithealth-eko (INIT TALDEA) Komunikazioko zuzendaria.
  • OdiseIA: Adimen Artifizialaren Inpaktu Sozial eta Etikoaren Behategia
    Idoia Salazar - OdiseIAko lehendakaria eta Etika eta Erantzukizun Alorreko zuzendarikidea
  • Aro digital berrian AAk dituen ondorio etikoak. Arriskuak eta onurak.
    Sergio Gil - TECNALIAko Adimen Artifizialaren arduraduna
  • Privacy-preserving analytics, datuen ekonomia arduratsua
    Óscar Lage - TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduraduna

HIZLARIAK

  • Juan Carlos Santamaría: OdiseIAko Komunikazioko zuzendaria, Inithealth-eko (INIT TALDEA) Komunikazioko zuzendaria. Health 2.0 Basqueren sortzaileetako bat eta, Financial Timesen arabera, Twitterreko osasun-teknologiako Europa osoko 25 influencer nagusietako bat.
  • Idoia Salazar: Adimen Artifizialaren Inpaktu Sozial eta Etikoaren Behategiaren (OdiseIA) sortzaileetako bat eta lehendakaria. Europako Parlamentuko Adimen Artifizialaren Behatokiko aditu-taldeko kidea da. CEU San Pablo Unibertsitateko irakasle doktorea ere bada. 3 liburu idatzi ditu; haien artean, El Mito del Algoritmo: cuentos y cuentas de la IA.
  • Oscar Lage: TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduraduna da, eta konpainia batzuetako aholku-batzordeko kidea. Hizlaria eta zenbait libururen egilekidea; besteak beste, Blockchain: la revolución industrial de Internet . Ohiko kolaboratzailea da komunikabide orokorretan (telebista, irratia, prentsa) eta "Óscar Lage” blogaren egilea.
  • Sergio Gil: Zientzia Fisikoetako doktorea, TECNALIAko adimen artifizialeko eta big datako ikertzaile nagusia. Datu-zientzialari gisa egiten duen lanarekin uztartzen du bere jarduera. Zenbakizko modelaketan eta simulazioan aditua da, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du adimen artifizialeko, ikaste automatikoko eta optimizazioko tekniketan. DataSciAwards 2019 (Europako ekimena) saria irabazi zuen Best Use of Data Science/AI for Industry 4.0 kategorian, eta Advanced Factory Awards 2020 sarietan irabazle izan zen “Adimen artifizialeko ikerketa eta garapena instalazio industrialetan aplikatua” kategorian.

Informazio gehiago

Antolatzailea

Logo Enpresa Spri Digitala