Agenda

    Ba al zenekien diamanteek mundua ulertzen lagundu diezazuketela?

    Noche Europea Investigadores Arriaga

    Eguna

    2025ko irailaren 26a

    Lekua

    Areatzako kaia, Bilbo

    Ordua

    5:00 pm - 9:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Galdera horren erantzuna irailaren 26an esperimentatu ahal izango duzu, Ikertzaileen Europako Gauean, Bilbon

    Bilboko Ikertzaileen Europako Gaua dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta aldi berean egingo da Europako ehunka hiritan. Ekimen hori Europako Batzordeak bultzatzen du, Horizon Europe programako Marie Skłodowska-Curie ekintzen bidez, eta zientzia herritarrei modu atsegin eta parte-hartzailean hurbiltzea du helburu.

    Jardunaldian, zenbait diziplinatako ikertzaileek beren lana ezagutaraziko dute doako jardueren bidez, hala nola tailerrak, esperimentuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta bisita gidatuak. Ikertzaileen Gauaren helburua da ikerketak gizartean duen eragina nabarmentzea eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea.

    PROMISE Quantum Europako ekimena

    TECNALIAk gidatutako ekimen horrek diamanteetako nitrogeno-hutsuneetan (NV) oinarritutako teknologia kuantikoen garapena bultzatzen du, eta doitasun handiko irudi magnetikoak lortzea du helburu.

    PROMISEren apustua da soluzio sendo, irisgarri eta erabilerraz bat erdiestea, biomedikuntzaren, materialen zientziaren eta erdieroaleen arloetan aukera berriak arakatzea ahalbidetuko duena.

    Ikertzaileen Europako Gaua

    EHUrekin batera, PROMISE Quantumeko 9. zenbakian artatuko zaitugu.

    • Fenomeno fisikoak zehaztasun apartaz neurtzeko diamanteak nola erabiltzen diren jakiteko aukera izango duzu.
    • Erakustaldi interaktiboen bidez, aztertu ahal izango duzu nola funtzionatzen duten teknologia kuantiko horiek, bai eta nola aplikatzen diren ere egitura kimikoak eskala atomikoan eraikitzeko. Hain zuzen, "akats" bat duen diamante batek tumore-zelula biziak detektatzen lagundu diezaguke, haiek kaltetu gabe.
    • Zatoz gaur egungo zientziaren mugarik liluragarrienetako bat hurbiletik ezagutzera eta harritu zaitez fisika kuantikoaren botereaz!

    TECNALIAk OREGAUA ekimenaren bidez ere hartuko du parte Ikertzaileen Europako Gauean. Ekimen horren helburu nagusia da klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioei buruz sentsibilizatzea, eta zientziak berotze globalaren aurkako borrokan duen zeregin giltzarria nabarmentzea.

    Areatzako kaia, Bilbo

    Bisitatu gaitzazu!
    Izena eman