Agenda

    BCN Industry Virtual Week 2021

    IA en la industria

    Eguna

    2021ko martxoaren 23a - 2021ko martxoaren 26a

    Lekua

    Online

    Ordua

    11:00 am - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Bartzelonako bigarrenINDUSTRY Virtual Week, 2021eko martxoaren 23tik 26ra. Ekitaldia Bartzelonako Firak antolatzen du, Bartzelonako Merkataritza Ganberaren laguntzarekin. Topaketan, 4.0 industriari buruzko jarduera komertzialak eta adituen mintegi-hitzaldiak izango dira.

    Fabrikazio malguak, robotikak, adimen artifizialak, bloke-kateek, zibersegurtasunak, ordenagailu bidezko ikusmenak eta fabrikazioak dituzten zailtasunei eta industriako joerei zeharkako erantzun bat emateko sortu zen BCN Industry Virtual Week.

    Adimen artifizialak, bloke-kateak eta zibersegurtasuna

    X.0 industriaren paradigma osatzen duten teknologien artetik, adimen artifiziala eta sektore askotan dituen aplikazioak eta bloke-kateen teknologia izango dira, segur aski, sektore industrial gehienetako eraldaketa digitalaren protagonista.

    • Martxoaren 23ko saio honetan, adimen artifizialak (AA) eta bloke-kateen teknologiek industrian duten eragina landuko da; halaber islatuko da zer garrantzi duen zibersegurtasunak, teknologia digitalak industriako sektoreetan egiten ari diren aurrerabide geldiezinean, ekoizpen teknikoki aurreratuetan kalitatea bermatzeko.
    • Jone Echazarra TECNALIAko Computer Vision alorreko zuzendariak parte hartuko du jardunaldi horretan, eta adimen artifizialeko teknologia batzuk industrian erabiltzeaz eta industriako ingurune batzuetan duten garrantziaz hitz egingo du.
    • Martxoaren 23ko saioan izena eman

    Industriako joerak

    Martxoaren 25eko saioan, industriaren egoera eta azken joerak zein diren ikusten saiatuko dira sektoreko profesionalak, jarduera industrialaren maila bultzatzeko eta industriako produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzeko.

    BCN Industry Virtual Week 2021

    Gorde zure tokia!
    Izena eman