Agenda

    Beroaren eta hotzaren horniduraren energia-plangintza

    Planificación energética para el suministro de calor y frío

    Eguna

    2023ko urriaren 24a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:30 am

    Prezioa

    Doan

    Beroaren eta hotzaren hornidura deskarbonizatzeko energia-plangintzari buruzko webinarra

    Espainiako eraikinak klimatizatzeko energia-iturri nagusia erregai fosilak dira oraindik. Energia Eraginkortasunari buruzko Zuzentarau berriaren arabera, 45.000 biztanletik gorako udalerriek berariazko energia-plana prestatu beharko dute beroaren eta hotzaren hornidurarako, eta deskarbonizazio-helburuak betetzeko.

    Webinar honetan, energia-plangintza horri ekiteko metodologiaren eta tresnaren adibide bat aurkeztuko da, eta Bilbon nola aplikatu den erakutsiko. Bero eta hotz berriztagarriaren hornidurara iristeko trantsiziorako funtsezkoak diren barruti-sareen soluzioen adibide praktikoak ere aurkeztuko dituzte sektoreko eragile nagusiek.

    Energia-plangintzarako metodologia

    Webinar honetan aurkeztuko den metodologia Europako DecarbCityPipes 2050 ekimenaren esparruan garatu da. Proiektu hau larrialdi klimatikoari erantzuteko sortu zen, eta Europa osoko hiriak batzen ditu, hemendik 2050era eraikinetako berokuntza eta hozketa deskarbonizatzeko trantsiziorako ibilbide-orriak prestatzeko. Halaber, berokuntzatik gas naturala pixkanaka desagerrarazteko erronkari heltzen dio.

    Energia-sistema gero eta konplexuagoa denez, ezagutza eta trebetasun handiak behar dira trantsizio horri ekiteko. Ildo horretan, Bilbo, Bratislava, Dublin, Munich, Rotterdam, Viena eta Winterthur hiriek gaikuntza jaso dute berokuntza- eta hozketa-sektorearentzako trantsiziorako ibilbide-orriak garatzeko, tokiko zerbitzu publikoekin lankidetzan.

    Ekimena motibagarria izango da eta bidea emango du Europa osoko hiri gehiagok haiei jarrai diezaieten. Webinar honetan xehetasun gehiago izango dituzu DecarbCityPipes 2050en garatu den beroaren eta hotzaren hornidura planifikatzeko metodologiari eta tresnei buruz.

    Honako hauei zuzendua:

    • Agintari publikoak. Bereziki, 45.000 biztanletik gora dituzten Espainiako 161 udalerriak.
    • Energia-zerbitzuen enpresak (ESCOak eta barrutiko berokuntza- eta hozketa-proiektuen sustatzaileak)

    Logo TECNALIA
    Ayuntamiento de Bilbao

    Agenda