Iraultza digitala osasun kardiobaskularrera iritsi da
TECNALIAk SEC 2025 Kongresuaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Osasun kardiobaskularrean erreferentziazkoa da ekitaldi hori, eta urriaren 23tik 25era egingo da Granadako Kongresu Jauregian. Espainiako Kardiologia Elkarteak antolatu du topaketa, eta klinika-, ikerketa- eta teknologia-arloetako 4.000 profesional baino gehiago bilduko ditu. Kardiologiak diziplina anitzeko ikuspegian aurrera egiteko funtsezko gune gisa finkatu da topaketa.
Kongresuan, irudigintza medikoko soluzio berritzaileak, diagnostiko goiztiarrari aplikatutako adimen artifiziala eta pazienteen urruneko monitorizaziorako teknologiak aurkeztuko ditugu. Proposamen horiek osasun-sistemaren transformazio digitalarekin dugun konpromisoa indartzen dute, eta SEC elkartearekin eta IMAS Fundazioarekin osasun-asistentzia hobetzeko eta kardiologian AA sortzailea bultzatzeko dugun akordioa ere sendotzen dute.
Kardiologia zehatzagoa eta pertsonalizatuagoa egiteko teknologia
Urriaren 23an, osteguna, 12:00etan (Picasso aretoa, -2 solairua). Saio zientifikoetan, "IA Generativa en cardiología; proyecto Cardiomentor" sinposioan parte hartuko dugu. Topaketa horretan, gure lankide diren Sergio Muñozek eta Pedro Morenok parte hartuko dute, beste hizlari hauekin batera: Luis Rodríguez Padial (Toledoko Unibertsitate Ospitalea), Ignacio Fernández Lozano (Puerta de Hierro Unibertsitate Ospitalea), Julián Pérez-Villacastín (San Carlos Unibertsitate Ospitale Klinikoa), María Jesús Martín Martín (Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioa), Andrés José Román Vieiros (Barcelona Supercomputing Center) eta Pablo Díez Villanueva (Printzesaren Unibertsitate Ospitalea).
- Sinposio honetan, Cardiomentor proiektuan egiten dugun lana aurkezteko aukera izango dugu. Cardiomentor kardiologia eraldatzen ari den adimen artifizialeko tresna bat da, familia-medikuei bihotzeko gaixotasunak detektatzeko eta tratatzeko laguntza fidagarria eta eguneratua eskaintzen baitie.
- Proiektu hori TECNALIAren, Barcelona Supercomputing Center-en (BSC) eta Espainiako Kardiologia Elkartearen (SEC) arteko lankidetzaren emaitza da. Diagnosi-doitasuna hobetzeaz gain, medikuen eta pazienteen arteko harremana sendotzea ere lortu nahi da, teknologiaren, behar bezala prozesatutako datuen eta enpatiaren konbinazio orekatu baten bidez.
Beste urrats bat etorkizuneko medikuntzarantz
SEC 2025 Kongresuan parte hartzeak indartu egiten du TECNALIAk osasunaren berrikuntzaren ekosistemako funtsezko eragile gisa duen posizionamendua.
- Medikuntza prebentiboago, pertsonalizatuago eta konektatuago baten alde egiten dugu, teknologiak aldaketaren katalizatzaile gisa jardun dezan.
- Lanean jarraituko dugu kardiologian aplikatutako ikerketa praktika klinikoa eraldatzeko eta pazienteari ematen zaion arreta hobetzeko irtenbide zehatz bihurtu dadin.