Tailerra: sektore estrategikoetan AA ezartzea sustatzea
Nola atera diezaioke etekina zure enpresak adimen artifizialari berrikuntza egiteko, prozesuak hobetzeko eta lehiakortasuna areagotzeko? Zer aukera eskaintzen ditu sektorekako elkarlanak konputazio aurreratuaz, adituen ezagutzaz eta AAko soluzio jasangarri, erabilerraz eta eraldatzaileen baliozkotzeaz baliatu ahal izateko?
Tailer honetan, BSC AI Factoryko hub sektorialak aurkeztuko ditugu. Proiektu hori BSC-CNSk sustatzen du, zeinak Espainiako ekonomiako industria-sektore kritikoei aplikatutako AAko soluzio berritzaileak arakatzen, baliozkotzen eta inplementatzen baititu hub sektorialen bidez.
Tailerrean, hub edo lankidetza-gune sektorial horien funtzionamendua azalduko da eta aurreikusitako jarduera nagusiak aurkeztuko dira; besteak beste, AAko soluzio sektorialen garapena, AAko ekosistemako eragileen arteko networking-tailerrak eta -saioak eta trebakuntza-saioak.
Tailerraren bigarren zatian, parte-hartzaileek AAko teknologiaren bidez hainbat arlotan sektoreen erronka nagusiak identifikatzeko saio paraleloetara joan ahal izango dira:
- Osasuna, pharma eta biotech
- Nekazaritza, klima eta ekonomia urdina
- Energia
- Finantzak eta legedia
- Komunikazioa eta komunikabideak
Saio horiei esker, AAren sektore bakoitzeko berariazko erronka eta aukeretan sakondu eta sektorerako garrantzitsuenak direnak lehenetsi ahal izango dira.
Norentzat
- Euren sektoreko adimen artifizialeko aplikazio berritzaile eta praktikoak ezagutu nahi dituzten enpresa eta erakundeak.
- AA ezartzeko prozesuak hasteko edo bizkortzeko laguntza behar duten ETEak.
- Soluzioak ingurune errealetan baliozkotu nahi dituzten AAko startup teknologiko espezializatuak.
- Hub sektorialetan AArekin lotuta dauden erronka eta behar nagusiak helarazten dituzten kluster eta erakundeak.
- Elkarlanean jardun eta AA aplikatuaren berrikuntza-erronkak identifikatu nahi dituzten enpresa handiak.
- Berrikuntzako, teknololgiako eta eraldaketa digitaleko arduradunak.
- AAren eta datuen arduradunak.
BSC AI Factory Espainiako Superkonputazio Zentroak (Barcelona Supercomputing Center-Centro Nacional de Supercomputación – BSC-CNS) ) sustatutako ekimen bat da eta AAko soluzioak industria-sektore estrategikoetan bizkorrago ezartzera bideratuta dago. Hub sektorialen bidez, ETEen, startupen, elkarteen, klusterren eta teknologia-zentroen arteko lankidetza-gune gisa jarduten du, eta azpiegitura aurreratu, datu, eredu, jakintza aditu eta talentu espezializaturako sarbide partekatua ematen du.
*Proiektu honek Errendimendu Handiko Konputazioko Europako Baterako Enpresaren (JU) finantzaketa jaso du 101234399 zenbakiko dirulaguntza-akordioari jarraikiz, baita Portugalena, Errumaniarena eta Turkiarena ere. JUk Europar Batasuneko Horizon Europe programaren laguntza jaso du. Halaber, Espainiako Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak finantzatu du eta Kataluniako Generalitatearen babesa dauka.
Antolatzailea






Laguntzailea






