Agenda

Deep Dive jardunaldia. Osasun Digitala eta Gailu Medikoak – Diagnostikoa

Eguna

2022ko urtarrilaren 28a

Lekua

Ordua

9:15 am - 2:30 pm

Prezioa

Doan

Basque Digital Innovation Hub-en nodoetako teknologietan murgiltzeko jardunaldietan parte hartuko dugu.

Jardunaldi horretan, hasteko, nodoaren eta haren teknologien sarrera orokor bat egingo da, eta BDIHaren laguntza-programari buruzko aurkezpen bat; ondoren, gure aktibo batzuen aurkezpenak eta erakustaldiak egingo dira. Aurkezpena Nerea Briz eta Noelia Álvarez gure biomaterial-adituek egingo dute:

  • Biosentsoreak eta in vitro diagnostiko-plataformak

Aktibo horretan, diagnostikoko soluzioak garatzeko gure teknologiak biltzen dira:

    • Gainazal sentsorikoak substratu polimeriko malguetan
    • Elektrodoen integrazioa substratu polimeriko malguetan
    • Detekzio-sistema elektrokimikoak, fluoreszentzia (FRET, fluoreszentzia polarizatua)
    • Mikrofluidika inprimatua
    • Prozesuen miniaturizazioa eta lab-on-a-chip eta lab-on-a-pach integrazioa
    • Eskala handiko ekoizpen-tekniketara egokitutako diseinuak (roll-to-roll)
  • Biomaterialak eta gailu medikoak ebaluatzeko laborategia

Biomaterialen eta gailu medikoen ebaluazio biologiko eta fisikokimikoak eta ISO-10993 arauaren arabera biobateragarritasun-saiakuntzak egiten espezializatutako laborategia, enpresek beren produktu medikoei CE marka jarri ahal izan diezaieten.

Norentzat

  • Saio hau Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoa eta haren aktiboek eskaintzen dituzten aukera guztiak sakon ezagutu nahi dituzten euskal enpresei zuzendua dago.
  • Deep Dive honetan, aukera izango duzu erakustaldiak denbora errealean ikusteko, erabilera-kasuen berri izateko eta nodoa koordinatzen duten adituen aholkuak jasotzeko, baldin eta zure enpresak diagnostikoarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuekin lotura badu —hala nola irudi biomedikoen analisia eta ebaluazio preklinikoa—