Agenda

    DEEP DIVE. Zibersegurtasuna: energia, automozioa, bloke-kateak eta HPC teknologiak

    https://cms.tecnalia.com/uploads/2021/11/BlockchainLab1-2-scaled.jpg

    Eguna

    2022ko urtarrilaren 19a

    Lekua

    Zamudio

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Industria digital eta jasangarriaren DEEP DIVE jardunaldien laugarren saio horretan, nodoaren eta haren teknologien aurkezpen orokorra eta BDIHren laguntzen programaren aurkezpen komuna egingo dira, eta, ondoren, enpresa-taldea interesen arabera banatuko da, bi saio paralelotan.

    • 1. saio paraleloa
      • Energiaren sektoreko zibersegurtasuna landuko da.
      • Energiaren sektoreko zibersegurtasuneko laborategia erakutsiko da, eta erabilera-kasuak landuko dira, bereziki.
      • Ondoren, taldea bloke-kateen laborategira pasatuko da, eta zibersegurtasunean duen eginkizuna azaldu eta erakutsiko da.
    • 2. saio paraleloa
      • Automozioaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duten enpresek aukera izango dute laborategian benetako erabilera-kasuak ikusteko eta haiek sakon eztabaidatzeko.
      • Industriaren zibersegurtasuneko joera interesgarrienetako bat ere landuko da: erasoak ondo jasaten dituen big data.

    Ikuspegi bikoitza

    1. Sektorekoa: energia eta automozioa
    2. Teknologikoa: bloke-kateak eta HPC teknologiak

    Norentzat

    • 4.0 industriarako eraldaketa digitalean lehenengo urratsak egiten ari diren EAEko enpresak.
    • Zibersegurtasunaz eta haren ondorioez interesa duten enpresak.
    • Industria-produktuen fabrikatzaileak edo energiaren, automozioaren edo antzeko beste sektoreren batekoak.
    • Beren eskaintza espezializatu nahi duten edo bloke-kateen eta HPC (high performance computing / errendimendu handiko konputazioa) aplikazio industrialetan interesa duten zibersegurtasun-zerbitzu eta -produktuen arloko enpresak

    Zibersegurtasun-laborategien erabileraren balioa

    • Laborategiak erabiliz, kontzeptu-proba (POC) azkarrak egin daitezke planteatzen dituzun soluzioen bideragarritasuna testatzeko.
    • Proba eta esperimentu teknikoak ingurune emulatuetan egiteko aukera ematen du, ekoizte-inguruneetan instalatzea planteatu aurretik.
    • Ingurune emulatua da haien balio bereizgarria.

    Ezagutu ekipoak eta aktiboak

    Laborategi hauek erabiliko ditugu saioan:

    Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean.

    Zamudio

    Izena eman