Agenda

Deeptech-en potentziala Madrilgo South Summit 2023n

south summit

Eguna

2023ko ekainaren 7a - 2023ko ekainaren 9a

Lekua

La Nave, Madril

Ordua

9:00 am - 2:05 pm

TECNALIA Ventures bi mahai-ingururen buru izango da Europa hegoaldeko ekintzailetza- eta inbertsio-ekosistemaren topaketa nagusian, Madrilgo South Summit 2023n

Madrilgo South Summit IE Universityk antolatzen du, eta mundu osoko erreferente bihurtu da ekintzailetza-ekosisteman talentua erakartzeko eta negozio-aukerak sortzeko.

Nazioarteko startup-ek ekitaldi honetan duten agerpena handitzen ari da urtetik urtera. Startup Competitionera 4.500 startup aurkeztu dira, aurreko urtean baino 1.000 gehiago, eta horien % 80 kanpotik etorri da.

Lehiaketa honek startup berritzaileenak biltzen ditu, industria-mota, garapen-fasea edo herrialdea kontuan izan gabe. Erakusleiho bikaina da beren proiektuei ikusgarritasun handiagoa emateko eta bezero berriak, finantzaketa edo aliatu estrategikoak lortzeko.

Ospe handikohizlariak

Aurten, nazioartean ospe handia duten hizlari ugarik parte hartuko dute ekitaldian, ekintzailetzaren eta inbertsioaren esparruan duten ibilbide profesional arrakastatsua eta ezagutza partekatzeko.

Honako hauek izango ditugu gure artean:

  • Pau Gasol, munduko txapelduna Espainiako saskibaloi selekzioarekin, olinpiar jokoetan dominaduna eta NBAren irabazle bi aldiz.
  • Pablo Isla, IE Universityko Nazioarteko Kontseilu Errektoreko presidentea dena,Inditex Taldean 17 urtez egon ondoren zuzendari exekutibo, presidenteorde eta presidente exekutibo karguetan.
  • TECNALIA Ventures bi panelen buru izango da.

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

1:15 pm - 1:45 pm

CVCen botere katalizatzailea

Sergio Bandinelli, TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendaria; Paula Blazquez, 4Founders Capital-eko bazkide gerentea eta Ricardo Marvao, Beta-i-ren sortzaileetako bat

4:30 pm - 5:00 pm

>> Murgiltze sakonak eta arrisku handiak: Deep Tech-en potentziala

Asier Rufino, TECNALIA Ventureseko zuzendari exekutiboa eta Dilek Dayinlarli, ScaleX Ventureseko sortzaile eta bazkide gerentea