DOK Summit 2026: konfiantzazko AA fisikorantz

    DOK Summit 2026: konfiantzazko AA fisikorantz

    Eguna

    2026ko azaroaren 23a - 2026ko azaroaren 24a

    Lekua

    Euskalduna Jauregia, Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    DOK Summit 2026: AA fisikoa eta zibersegurtasuna, AAk jarduteko behar den konfiantza

    Datorren azaroaren 23an eta 24an DOK Summit 2026 topagunean parte hartuko dugu: teknologia digitaletako azken joerak eta haien aplikazio industrialak ezagutzeko erreferentziazko ekitaldian. 

    Edizio honetan, AA fisikoan, robotikan, ikusmen artifizialean eta adimen artifizialari aplikatutako zibersegurtasunean ditugun gaitasunak erakutsiko ditugu. Teknologia horiek, informazioa analizatzeko ez ezik, beren ingurunearekin harremanetan jarri eta hartan jarduteko ere gai diren sistemen belaunaldi berri bat bultzatzen ari dira.

    Adimen artifiziala urrats bat gehiago ematen ari da. Jada ez da edukia sortzera edo galderei erantzutera mugatzen. Inguruan gertatzen dena hautemateko, erabakiak hartzeko eta ingurune errealetan pertsonekin lankidetzan jarduteko gai diren gero eta aplikazio gehiago ikusten ditugu.

    Baina aurrerapen hori posible izan dadin, ezinbestekoa da sistema horiek modu seguru, sendo eta fidagarrian jarduten dutela bermatzea. AA gero eta eremu kritikoagoetan behar bezalako bermeekin zabaldu dadin, funtsezko baldintza bihurtu da konfiantza.

    DOK Summit topagunean partekatuko ditugun hainbat erakustaldik azaltzen dute erronka horiei nola aurre egin AA fisikoa, ikusmen artifiziala eta zibersegurtasuna konbinatuz.

    Zer ikusi ahalko duzu gure standean?

    Adimen artifiziala urrats bat harago eramaten ari diren teknologietako batzuk ikusi ahal izango dituzu gure standean. AA-ereduen segurtasuna ebaluatzeko tresnetatik hasi, eta pertsonekin elkarreragina izateko eta ingurune errealetan moldatzeko gai diren ikusmen artifizialeko eta robotikako soluzioetaraino.

    Segurua da zure AA?

    Adimen artifiziala gero eta presenteago dago produktuetan, zerbitzuetan eta negozio-prozesuetan. Baina zer gertatzen da eredu bat akatsen, manipulazioen edo erasoen aurrean zaurgarria bada?

    • Honako hau erakutsiko dugu: AA-eredu bat nola probatu, zaurgarritasunak detektatzeko, balizko erasoen aurreko portaera ebaluatzeko eta agertoki errealetan behar bezalako bermeekin erabil daitekeen ala ez egiaztatzeko.
    • Gainera, erronka bat planteatu nahi diegu bertaratzen diren enpresei: Ba al duzue AA-eredurik zuen erakundean? Etorri gure standera, eta haren segurtasun- eta sendotasun-mailaren gutxi gorabeherako balorazio bat egingo dugu.

    Ba al duzue AA-eredurik zuen erakundean? Etorri gure standera, eta haren segurtasun- eta sendotasun-mailaren gutxi gorabeherako balorazio bat egingo dugu.

    AA fisikoa eta robotika

    Adimen artifizialak ez du jada informazioa interpretatzen soilik: mundu fisikoarekin elkarreragina izaten ere hasi da.

    • Hori frogatzeko, pertsonekin harremanetan jartzeko eta bere ingurunera moldatzeko gai den robot humanoide bat aurkeztuko dugu.
    • AA fisikoak hainbat eremutan aukera berriak nola zabaldu ditzakeen ezagutzeko parada: industrian, osasunean, zerbitzuetan, ostalaritzan eta administrazio publikoan, besteak beste.

    Hiztegi irekiko ikusmen artifiziala

    Eredu irekietan oinarritutako ikusmen artifizialeko soluzio bat aurkeztuko dugu, denbora errealean objektuak detektatzeko gai dena.

    Kaskoak, txalekoak edo bestelako interes-objektu batzuk identifikatzea ahalbidetzen du teknologiak, prompting teknika aurreratuak erabiliz. Sistema behar berrietara egokitzea errazten du horrek, berrentrenamendu-prozesu luzeen beharrik gabe, denborak murriztuz eta sistema zenbait agertokitan aplikatzea bizkortuz.

    Zibersegurtasuna AA fidagarri baten oinarri gisa

    DOK Summit topagunean izango dugun parte-hartzearen barruan, gure kide Alberto Mirandaren hitzaldi bat ere egongo da, azaroaren 23an egitekoa, erakustaldi teknologikoei eskainitako gunean. Demoak: Teknologia digitalen aplikazioa industrian eta merkatuan - DOK Summit - Digital Open Knowledge 

    • AA-ereduen segurtasuna eta sendotasuna nola ebaluatu azalduko du saioan, aurkako erasoen aurreko zaurgarritasunak identifikatzeko eta sistema fidagarriago eta erresistenteagoak garatzea ahalbidetzen duten babes-neurriak balioztatzeko moduan.
    • Aurkezpen bereziki interesgarria da adimen artifiziala beren prozesuetan dagoeneko txertatzen ari diren eta beren ereduek ingurune errealetan modu seguruan funtzionatzen dutela ziurtatu nahi duten erakundeentzat.

    Digital Open Knowledge Summit 2026 topagunean zain izango gaituzu

    AA mundu errealera modu seguruan nola eraman ikusi nahi baduzu, azaroaren 23an eta 24an zain izango gaituzu.

    Euskalduna Jauregia (Bilbo)

    Hartu zure lekua!