DS Decarbonized and Sustainable Industry: World Summit

    Default image  post type alt

    Eguna

    2026ko azaroaren 3a - 2026ko azaroaren 5a

    Lekua

    Barakaldo

    Ordua

    9:00 am - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    DS Industry – Decarbonized & Sustainable Industryn izango da TECNALIA; hain zuzen, industria-sektorearen deskarbonizazioa eta jasangarritasuna bultzatzeko nazioarteko World Summit berrian

    2026ko azaroaren 3tik 5era, DS - Decarbonized & Sustainable Industry nazioarteko kongresua eta azoka egingo dira Bilbao Exhibition Centren (BEC).

    • Bi urtean behingo topaketa horretan, industria-enpresa nagusiak bilduko dira, ezagutza partekatzeko, soluzio teknologikoak aurkezteko eta aliantzak sortzeko, haien bidez industria-eredu jasangarriago eta lehiakorragoetarako trantsizioa bizkortze aldera.
    • DS Industryk hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuko du bere proposamena: ezagutza, networkinga eta berrikuntza. Horretarako, nazioarteko kongresu batez eta erakusketa-gune zabal batez baliatuko da.
    • Gainera, bisitariek enpresetako eta zentroetako instalazioen bisita teknikoak egiteko aukera izango dute.

    Industriaren deskarbonizazioa

    TECNALIAk, topaketaren bazkide laguntzaile gisa, arlo hauetan egin dituen teknologia-garapen eta -erabilpen nagusiak aurkeztuko ditu: industria-prozesuen deskarbonizazioa, energia-efizientzia, ekonomia zirkularra eta cleantech soluzioak. Horrela, ekarpen aktiboa egingo du industria-trantsizio jasangarriaren erronkei buruzko eztabaidan eta ekintzan.
    Zehazki, honako alor hauetako berritasunak aurkeztuko ditu:
    • Energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta energia-efizientzia.
    • Sare elektrikoen azpiegiturak.
    • Erregai berriztagariak
    • CO2 atzitzea, erabiltzea et metatzea.
    • Urak tratatzeko soluzioak.

    Bilbao Exhibition Centre (BEC)

    Hartu zure lekua!
    Izena eman