EARTO - European Association of Research and Technology Organisations elkartearen webinar-multzo berriko lehenean izango dira H2SITEko CEO Andrés Galnares eta TECNALIA Ventureseko zuzendari Asier Rufino.
Irailaren 29an, 13:00etatik 14:00etara, "Enabling Hydrogen Generation and Transportation for a Sustainable Future" izenburupean, EARTOk erakutsiko du nola batu zituzten indarrak TECNALIAk eta Eindhoven University of Technologyk H2SITE sortzeko. H2SITE spin-off bat da, ikerketa eta garapen teknologikoko zentroen, akademiaren eta industriaren arteko lankidetzatik sortua.
"The role of RTOs and collaborative research in advancing EU technologies" izenburua du EARTOk Europako teknologien aurrerapena sustatzen duen elkarlaneko ikerketan arrakasta izan duten kasuen ordezkariei ahotsa emateko erabiltzen ari den webinar-sortak.
Ez hutsik egin; eman izena!