EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa

    EGURTEK: Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa

    Eguna

    2026ko urriaren 28a - 2026ko urriaren 29a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre | Luxua Aretoa

    Ordua

    8:30 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    TECNALIAk zur-azpiproduktuetatik eratorritako material berrien, zirkulartasunaren eta eraikuntzako robotikaren arloan egin dituen aurrerapenak eramango ditu Egurtek 2026 forora

    TECNALIAk Egurtek 2026n parte hartuko du, urriaren 28an eta 29an Barakaldoko BECen egitekoa den Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroan. Edizio honetan, eraikuntza industrializaturako soluzio berritzaileak erakutsiko ditugu, zur-azpiproduktuen balorizazioan oinarrituak: partikulazko nahiz zuntzezko zur-ohol berriak eta eraikuntza-produktuen fabrikazioari aplikatutako robotika.

    Zer ikusi ahalko duzu gure standean?

    Sektorea jada eraikuntza eraginkorrago, industrializatuago eta zirkularrago batera hurbilarazten ari diren garapenez osatuko da gure standa.

    • Erakutsitako soluzioen artean, zenbait zur-ohol mota nabarmenduko dira, altzarigintzaren fabrikazioko azpiproduktuetatik garatuak, DIGINTRACE ekimenaren baitan.
    • Bai eta berrerabilitako zur-hondarretatik abiaturik ohol-mosaikoak muntatzeko erakustaldi robotiko bat ere.
    • Gainera, zurezko eraikuntza industrializatuari ematen dizkiogun zerbitzu teknologikoak erakutsiko ditugu, zeinak prestazio giltzarriak ebaluatzera eta baliozkotzera bideratzen baitira, hala nola segurtasuna, iraunkortasuna, portaera estrukturala, akustika eta suarekiko erresistentzia, balio-kate osoan zehar konfiantza eransteko.

    Parte-hartze horrekin, TECNALIAk bere apustu hau berresten du: eraikuntza-sektorearen eraldaketa bultzatzea berrikuntza teknologikoa, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra uztartzen dituzten soluzioen bidez.

    BILBAO EXHIBITION CENTRE

    Hartu zure lekua!
    Izena eman