TECNALIAk EHEC 2026 Hidrogenoaren Europako Kongresuan hartuko du parte
European Hydrogen Energy Conference (EHEC) 2026an izango da TECNALIA, Sevillan, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Hidrogeno berriztagarriari buruzko erreferentziazko Europako kongresuetako bat da, eta elektrolisia, hidrogeno-azpiegiturak eta segurtasun aurreratua ditu ardatz.
TECNALIAk, konferentzian parte hartuta, indartu egingo du hidrogenoaren I+G+Bren arloan erreferentziazko zentro teknologiko gisa duen posizionamendua. Han, hidrogeno berdearen ekoizpena eta instalazioen segurtasuna landuko ditu, prozesu horietan esperimentazioa, modelizazio aurreratua eta teknologia digitalak barne direla.
Gai hauei buruzkoak izango dira hautatutako txostenetako batzuk:
Elektrolisia eta hidrogeno berdearen ekoizpena
- Daniela Minudri (TECNALIAko Hidrogeno Teknologiak): energia eolikotik abiatuta AEM elektrolisi bidez hidrogeno berdea ekoizteko osagai berritzaileak garatzea, arreta industrializazioan, efizientzian eta kostuen murrizketan jarrita.
- Iñigo Ortega doktorea (TECNALIAko Hidrogeno Teknologiak): 60 kW-eko AEL eta AEM elektrolisiko saiakuntza-banku bat diseinatzeko, abian jartzeko eta operatzeko prozesuaren erronka teknikoak eta lortutako lehenengo emaitzak.
Hidrogeno- eta hornitze-azpiegiturak
- Iñigo Ortega doktorea (TECNALIAko Hidrogenoaren Teknologiak): hidrogenoz hornitzeko estazioak optimizatzeko eta eskala handian hedatzea errazteko, analisi teknoekonomikoa eta segurtasunekoa konbinatzen dituen ikuspegi integratua.
Hidrogenoaren segurtasuna, detekzio aurreratua
- Alain Villanueva (TECNALIAko Hidrogenoaren Segurtasuna): hidrogeno-instalazioetako segurtasun-distantziei buruzko irizpideen ebaluazio konparatiboa, nazioarteko estandar giltzarriak eta haiek diseinu seguruan duten eragina aztertuz.
- Alain Villanueva, TECNALIAko Hidrogenoaren Segurtasuna: CFD simulazioa, deep learninga eta algoritmo ebolutiboak integratzea, hidrogeno-ihesen detekzio adimenduna hobetzeko eta segurtasun operatiboa indartzeko.
Ezagutu TECNALIAk hidrogenoaren arloan dituen garapenak
Garapen horiei buruzko informazio gehiago izateko eta lankidetza-aukerak aztertzeko, jarri harremanetan TECNALIArekin eta hitzartu bilera bat hidrogenoan espezializatutako taldearekin.
