Agenda

    Elikadurako joerak eta normaltasun berriaren eragina

    Eguna

    2020ko ekainaren 2a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Immunitate-sistema indartzen laguntzen duten elikagai funtzionalak garrantzi handia ari dira hartzen: gaixotasunak prebenitzea dute helburu, eta gaur egungo eta etorkizuneko biztanleria aktibo eta osasuntsu zahartzen laguntzen dute hala.

    EDUKIA 

    • Elikagaietako eta elikadura-osagarrietako azken joerak aurkeztuko ditugu; bereziki, osasunaz kezkatua eta azken boladako osasun-gertaeren eta pandemiaren ondorioz egoera ezohiko batean dagoen kontsumitzailearen eskaerei erantzuten dietenak.
    • Gaixotasunen tratamenduan immunitate sistemikoa modulatzeko ahalmena duten biokonposatuak (probiotikoak, postbiotikoak eta/edo prebiotikoak) eta elikagai hartzituak lortzeko prozesuarekin erlazionatutako garapen teknologiko nagusiak ezagutaraziko dira.
    • Probiotikoak eta postbiotikoak erabiliz hesteetako mikrobiota modulatu daitekeela eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen dutela azalduko da, sakon.
    • Gertaera horiek kontsumitzailearen erosketa-ohituretan eta enpresen banaketa-estrategian izango duten eragina aurkeztuko da.
    • HORECA kanalaren esperientziak etxeetara hurbiltzen dituzten adibide praktikoak. 

    HIZLARIAK 

    • Pedro Prieto doktorea - Fresh Business Food & Nutritioneko Berrikuntzako gerentea
    • Mari Carmen Villarán doktorea - TECNALIAko Elikadura Osasungarriko zuzendaria 

    NORENTZAT DEN 

    • Elikadurako lehengaien hornitzaileak
    • Osagaien fabrikatzaileak
    • Elikagai-ekoizleak
    • Sukaldaritzaren munduko kideak
    • Elikagaien banatzaileak
    • Elikagaien sektorearen bilakaera ezagutu eta haren partaide izan nahi duen oro
    • Ekintzaileak eta startupetako kideak

     

    *Webinar hau Hego Amerikako merkatura zuzendua dago bereziki.