EMBC 2025: bioingeniaritzan eta arreta medikoan berrikuntza bultzatzen
TECNALIAk IEEEren Medikuntza eta Biologiako Ingeniaritza Elkartearen urtean behingo Nazioarteko Konferentziaren 47. edizioan parte hartuko du. IEEE Engineering in Medicine and Biology Society (EMBS) erakundeak antolatu du ekitaldia.
Kongresuak 97 herrialdetako 10.000 profesional baino gehiago bilduko ditu Danimarkan, Kopenhagen, uztailaren 14tik 17ra, berrikuntzaren, adimen artifizialaren eta integrazio teknologikoaren bidez osasunaren eraldaketa bultzatzeko.
- Erreferentziazko nazioarteko foro gisa finkatu da, eta bioingeniaritzaren arloko ikertzaileen, profesionalen eta ikasleen artean ezagutza trukatzea du helburu.
- "Ingeniaritzako medikuntza, arreta medikoaren berrikuntza" gai orokorraren barruan, diziplinarteko lankidetza sustatuko du akademikoen, klinikoen, industriako profesionalen eta ikasleen artean, arreta medikoa emateko eran eta pazienteen emaitzetan aurrerapen eraldatzaileak bultzatuko dituzten lan-modu berriak aztertzeko.
- Kongresuaren ikuspegiaren oinarria praktika klinikoaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren arteko konbergentzia dinamikoa da, eta berrikuntza sustatzen du eraldaketa sanitarioaren motor gisa. Konbergentzia horren bidez, kongresuak ekintzailetza bultzatu eta soluzioak errealitatera ekartzea sustatu nahi du, eta ezagutza teknikoak, klinikoak eta enpresarialak integratu, osasunaren sektoreko egungo erronkei aurre egiteko.
TECNALIAk EMBC 2025en parte hartuko du
Abangoardiako minisinposioa
Edizio honetan, TECNALIAk “Novel Human-Machine Interfaces based on High-Density Wearable Electronics” izeneko minisimposioa zuzendu eta koordinatuko du.
Joseph McIntyre gure lankideak gidatuko du saioa, zeinean dentsitate handiko elektronika eramangarrian egin berri diren aurrerapenak elkarri ezagutzera eman eta aztertuko baitituzte. Aurrerapen horiek aukerak eskaintzen dituzte giza nerbio-sistemarekiko interakzioan oinarrituak dauden gizaki-makina interfaze berrietarako.
Zer aurkituko duzu gure standean?
Gure 009 STANDean, jakin ahal izango duzu nola aplikatzen diren gure soluzio teknologiko berritzaileak, osasunaren sektorea eraldatzeko diseinatuak, prebentzioan, diagnostikoan, tratamenduan eta errehabilitazioan.
- Gure gailu bioelektroniko berrien gama aurkeztuko dugu, arreta medikoan osasuna, ongizatea eta eraginkortasuna hobetzeko sortuak.
- Honako gailu hauek topatzeko aukera izango da: gure CLASS + plataforma bioelektroniko modularra, ez-inbaditzailea eta kanal anitzekoa, nerbio-sistemarekiko interakziorako sortua (estimulazioa eta/edo erregistroa); partxeak, izerdiaren eta likido interstizialaren biomarkatzaileak denbora errealean fisiologikoki monitorizatzeko; point-of-care, hainbat patologiaren diagnostiko ez-inbaditzailea eta berehalakoa egiteko, listu, odol, plasma, gernu eta abarren laginetan oinarrituta.
Esperientzia pertsonalizatua
Gailu bioelektroniko bat ere diseinatu ahal izango duzu, horretarako gure CLASS+ teknologiaren moduluak zure behar espezifikoetara egokituta.