Agenda

    Eraikinen beroa eta hotza elektrifikatzea Euskadin

    La electrificación del calor y frío de edificios en Euskadi

    Eguna

    2024ko ekainaren 14a

    Lekua

    Kursaal | Zurriola Hiribidea 1, 20002 Donostia

    Ordua

    9:30 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Euskadin eraikinen beroa eta hotza elektrifikatzeko irtenbide berritzaile eta efizienteak jorratuko dira jardunaldi honetan

    Egun dauden eraikinen deskarbonizazioa funtsezkoa da klima-neutraltasuneko helburu orokorrak lortzeko; izan ere, gaur egun, Europan, energia-eskariaren % 40ren eta CO2 isurketen % 36ren erantzule dira. Eskari hori berokuntzako, hozteko eta etxeko ur beroko sistemetatik dator, batez ere.

    Bero-ponpak funtsezko teknologia dira eraikinetako bero-horniduran energia berriztagarriak sartzeko; bereziki, energia berriztagarria in situ ekoiztearekin konbinatuta (adibidez, sistema fotovoltaikoaren bidez).

    Bero-ponpa deszentralizatuetan oinarritutako soluzio teknologikoa

    TECNALIAk esperientzia handia du eraikinetako ekipo termikoak diseinatzen eta optimizatzen. Azken urteotan, eraikinen sistema energetikoa birgaitzeko bero-ponpa deszentralizatuetan oinarritutako soluzio teknologiko bat lantzen aritu da, zeinak % 70-75era arteko proportzioan onar baitezake energia berriztagarria.

    Soluzio hori, Europako HAPPENING ekimenaren esparruan garatua, erraza da instalatzen; ez da oso intrusiboa biztanleentzat, eta askotariko eraikinetara erraz egokitu daiteke. Horretaz gain, ia ez du behar plangintza-, inplementazio- eta operazio-prozesurik; horrek instalazioa kalitatezkoa izatea ziurtatzen du, eta berrikuntza-proiektuaren ahaleginak eta kostuak murrizten ditu.

    HAPPENINGen garatutako soluzioak erabilera errealeko hiru kasutan probatu dira, Pasaiako (Gipuzkoa), Italiako eta Austriako eraikinetan.

    Bero-ponpen balio-kate osoa

    Jardunaldiak bero-ponpen balio-kate osoari zuzenduko zaio, fabrikatzailea, instalazioa eta mantentze-lanak, azken erabiltzailea…

    Horretaz gain, familia bakarreko eraikinetan zein etxebizitza-blokeetan eta eraikuntza berriko eraikinetan zein birgaituetan instalatutako soluzio errealak aurkeztuko dira.

    Norentzat da jardunaldia?

    • Bero-ponpen ekipoen fabrikatzaileak
    • Ingeniariak, ESCOak, mantentzaileak eta sustatzaileak
    • Eragile publiko eta instituzionalak, bai eta elkarteak ere

    Kursaal | Zurriola Hiribidea 1, 20002 Donostia

    Hartu lekua!

    Agenda