Europako eta Amerikako 10. kongresua: eraikuntzaren patologia, birgaitze-teknologia eta ondarearen kudeaketa
REHABEND 2024 Europako eta Amerikako kongresuak eraikinak eta azpiegiturak birgaitzeko neurriak aztertzeko, planifikatzeko eta ezartzeko metodoak eta ondarea mantendu eta kontserbatzeko estrategiak ditu ardatz.
- "Eraikuntzaren patologia, birgaitze-teknologia eta ondarearen kudeaketa" kongresuan, arlo horretan lanean ari diren zenbait herrialdetako adituak bilduko dira.
 - Profesionalek, akademikoek eta espezialistek arlo horretako ezagutza teorikoetan eta kasu praktikoetan azken urteetan lortutako esperientziak eta aurrerapenak partekatuko dituzte; 250 ekarpen tekniko baino gehiago izango dira.
 
Ekitaldi honen bederatzi edizioren ondoren, Gijónen izango da REHABEND 2024.
TECNALIAren parte-hartzea
Gure adituek hitzaldi batzuetan hartuko dute parte REHABEND 2024 kongresuan. Hitzaldi horietan, beren esperientziak eta ezagutzak azalduko dituzte, baita TECNALIAk landu dituen zenbait kasu praktiko ere:
- Cementos Lemona lantegiko lehengaien pabiloia birgaitzea.
 - Antiguako Ama Birjinaren monumentua birgaitzea, Urduñan (Bizkaia).
 - BIMen oinarritutako eta kostu txikiko eredu semantikoak, eraikinen mantentze-lanetarako.
 - Eraikuntza jasangarriko estandarren garapena eta inplementazioa Galapago uhartediko eraikuntzetan.
 - Eraikin industrialen mantentze-lan prebentiboak optimizatzeko ebaluazio digitalizatua.
 - Dronix: azpiegituren ikuskapen automatizatua droneen bidez.
 - Lehendik dauden azpiegituren ebaluazioa eta kudeaketa, erabakiak hartzearen ikuspegitik.
 - BIMen erabilera zubien egiturak ikuskatzeko.
 - CO2-aztarna txikiko eta zirkulartasun handiko zementu-aglomeratzaileak, hormigoiaren birziklatze-prozesuko zatiki finetan (RCF) eta altzairu-lantegietako zepa zurietan (LF) oinarrituak, eraikinak birgaitzeko erabiliak ikuspegi sinergikoarekin.
 - Birgaitze-lanetan erabiltzeko mortero jasangarriak diseinatzea.
 - Europako hiri historikoetako turismo kulturala: ondorio negatiboen eta estrategia jasangarrien berrikuspena.
 - Hormigoi zahartuak ehunekin indartutako morteroekin indartzea: ikuspegi jasangarriak eta aukerak.
 - Kontzeptu integratu batean teknologia berriztagarriak txertatzen dituen fatxada modular eta industrializagarri baten errendimenduaren ebaluazioa.
 - Ordiziako Zabala jauregiko habeak konpontzeko zur-txertoak egitea.
 - Itsasoko udaletxean zura-zura motako forjatu kolaboratzaileen bidez egiturak birgaitzea.
 
